AHT Gelditu! Elkarlana” koordinazioaren Oharra

“AHT Gelditu! Elkarlana” koordinazioaren Oharra datorren astelehenean, hilak 27, AHT-k kaltetutako sektoreak eta herritarrak Euskalduna Jauregiaren aurrean biltzeko deialdia egiteko. Datorren astelehenean, denok Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean! AHT Gelditu! Elkarlanak deialdi bat egin nahi die euskal herritar guztiei eta bereziki AHT-k kaltetuko dituen sektore eta herri eta eskualdeei datorren astelehenean, hilak 27, arratsaldeko 6.30etan, Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean konzentratzera Juan José Ibarretxek AHT-rekiko daraman jarrera antidemokratikoa eta inposatzailea gogor eta ozenki arbuiatzeko. Joan den asteartean egin genuen agerraldian adierazi genuen Ibarretxeren Gobernuak makinaria propagandistiko eta mediatiko guztia martxan ipintzen ari dela azken mobilizazio dinamika indartsuak eta bereziki joan den larunbateko Gasteizko manifestazio erraldoiaren oihartzunak ixilarazten saiatzeko. Besteak beste, Gasteizko Gobernuak azken egun hauetan zenbait egunkarietan atera dituen publirreportajeak eta joan den astelenean irrati publiko batetan Nuria Lopez de Gereñu Garraio Kontseilariari egindako elkarrizkezta moldatua. Orain berriz, datorren astelenean, Ibarretxe Lehendakaria erabiliko dute AHT-ren aldeko apologia merkea egin eta obrak legitimatzeko. Ibarretxe Jauna: Ez da obraren jarraipena egiteko komunikazio kanal berri bat martxan ipintzeko garaia. Hau auziaren oinarria desbideratzea da eta demagogia egitea. Behingoz entzun herritarren eta gehiengo sozial eta sindikalaren haserrea. Orain argi eta garbi behar duguna da obrak gelditzea. Hau delako bide bakarra AHT-ren ondorioei buruzko informazio gardena zabaltzeko, eragile sozial, sindikal eta politiko guztiekin eztabaida partehartzailea burutzeko eta azkenean herriari benetako hitza emateko. Beste guztia inposaketaren eta konfrontazioaren bidetik jarraitzea da. Horregatik oso garrantzitsua da datorren astelehenean Euskalduna Jauregiaren aurrean biltzea eta mobilizatzea, berandu izan baino lehen, Ibarretxe Jaunari exigitzeko AHT Gelditzea, alderdi interesak eta gutxi batzuen negozio gosea alboratzea eta herriari benetako hitza ematea. Oraindik aukera dugu AHT gelditzeko!. Igande honetan, azaroak 26, zita bat daukagu eguerdiko 12.00etan Ordizian. Datorren astelenean, hilak 27, berriz, denok Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrerean!.

Etiketa(k):