UPNk eta PSNk ukatu egin dute oztopoak dituztela AHTaren ituna egiteko
Berria. Erredakzioa. Iruñea
NaBaik, IU-NEBek eta CDNk adierazitakoaren aurka, UPNk eta PSNk ziurtatu dute Nafarroako Gobernua eta Espainiakoa ez direla ari zailtasunak izaten AHT abiadura handiko trenaren inguruan ituna sinatzeko. NaBaiko eledun Patxi Zabaletak esan du finantzaketaren eta ibilbidearen inguruan arazoak izaten ari direla bi gobernuak. Ordea, Carlos Garciak (UPN) ukatu egin ditu zailtasunak, eta salatu du «batzuen nahia» dela trabak izatea. «Ez daude gustura, gauzak egiten ari garelako». PSNk adierazi du traba bakarrak «gisa horretako lanek izan ohi dituztenak» direla. Nafarroako Gobernuko eledun Alberto Catalanen arabera, «normaltasunez» ari dira egiten bilerak Espainiako Gobernuarekin, eta iragarri du datozen egunetan albisteak izango direla AHTaren harira.
- Gehitu iruzkin berria
- 2251 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 28 aste 2 egun
duela 28 aste 3 egun
duela 35 aste 4 egun
duela 46 aste egun 1
duela 46 aste 6 egun
duela 50 aste 2 egun
duela 50 aste 4 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste