AHTaren inguruko galdeketak egingo dituzte gaur Mugerren, Lehuntzen eta Hiriburun
Berria. Erredakzioa. Baiona
AHT abiadura handiko trena nahi duten edo ez esateko aukera izango dute gaur Lapurdiko Mugerre, Lehuntze eta Hiriburun. AHTaren aurkako herri ekimenek antolatuta, egitasmoaren inguruko herri galdeketak izango dira. Lapurdin AHTaren ibilbidearen ikerketak bertan behera geratu diren aste berean egingo dituzte herri galdeketak hiru herrietan.
Michelle Alliot-Mariek, Frantziako Barne ministroak, asteon iragarri du bertan behera utzi dituztela Baiona eta Hendaia arteko AHTaren bideragarritasunaren inguruko ikerketak. Aurkako ahotsak izan dituen arren, erabakia berretsi egin du, geroztik, Alliot-Mariek. Espainiako Gobernuak kezka agertu du bertan behera uztearen inguruan, eta iragarri du kontuak eskatuko dizkiola Frantziako Gobernuari.
- Gehitu iruzkin berria
- 2268 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 2 egun
duela 27 aste 2 egun
duela 34 aste 3 egun
duela 45 aste 21 ordu
duela 45 aste 5 egun
duela 49 aste egun 1
duela 49 aste 4 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste