AHTko enpresa bateko langile baten furgoneta suntsitu dute Arrasaten
Berria.info
Ibilgailuari beirak apurtu ondoren, zuzia lehertu dute. Bart izan da erasoa, eta Jaurlaritzak dio bi edo hiru lagunek hartu dutela parte. Gipuzkoako Foru Aldundiak dio proiektua egingo dutela.
Abiadura handiko trena (AHT) egiteko lanetan dabilen enpresa bateko langile baten furgonetari beirak hautsi dizkiote bart, Arrasaten (Gipuzkoa), eta ondoren zuzia bota dute ibilgailura. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan du furgoneta -Opel Combo markakoa- suntsitu egin dutela erasoan.
Haren arabera, goizeko ordubatak aldera izan da ekintza, Zarugalde kalean, eta bi edo hiru lagunek hartu dute parte.
Furgonetaren ondoan gasolina aurkitu dute ertzainek.
Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak erasoa gaitzetsi egin du eta egitasmoa egin egingo dutela berretsi du. "Konbentzituta nago proietu hau herri honek bukatu egingo duela".
- Gehitu iruzkin berria
- 2733 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 28 aste egun 1
duela 28 aste egun 1
duela 35 aste 2 egun
duela 45 aste 6 egun
duela 46 aste 4 egun
duela 50 aste 7 ordu
duela 50 aste 2 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste