Atxondon desjabetzak bertan bera BOEn akatsengaitik
Gaur goizeko zortzi t'erdietatik aurrera hogeitamarnaka lagun batu gara Atxondoko udaletxe azpizen. Bederatzietan Gobernu Ordezkaritzako funtzionarizuek udaletxera sartu diez ertzaintzaren babesagaz eta ordu laurden beranduago barriro urten diez eta alde egin dabe.
"AHTrik EZ. Herri Txikiak Bizirik AHTrik EZ. NO al Tren de Alta Velocidad. Atxondotik ez dira pasako. Txikitzaileak Kanpora. Abiadura Handia Erokeria" eta antzeko leloak ohiukatu doguzen bitartien hau da udaletxien idatzi dabien ohar-testue, atzo udaletik iragarri zebien eskaera onartu dotsiela konfirmetan:
"...
Habiendo sido detectado un error de publicación en el BOE y no habiéndose contestado a las alegaciones formuladas.
SE COMUNICA A TODOS LOS AFECTADOS CITADOS PARA EL DÍA DE HOY DEL EXPEDIENTE ARRIBA MENCIONADO, QUE SE HA SUSPENDIDO DICHO ACTO.
..."
Adi egon bierko gara, akatsak zuzendu eta laster barriro etorteko asmue deukie eta.


- Gehitu iruzkin berria
- 5486 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

2 iruzkin for 'Atxondon desjabetzak bertan bera BOEn akatsengaitik'
1. Abadiñoko aktak be bertan behera itxi dabez
Gaur sinatu behar ebezan Abadiñoko desjabetze-aktak, baina atzo telefonoz jakinarazo eben lurrak lapurtzeko ekitaldia bertan behera itxiko ebela “akatsak” egoazalako.
2. Bigarren deialdia irailaren 2 eta 3an
Irailaren 2an Abadiñon eta
3an Atxondon