Donostia eta Baiona lotuko dituen trenaren aldeko deia
GARA. DONOSTIA
Biarrizko, Baionako eta Donostiako udal agintariek mugaren alde batean eta bestean gauzatuko diren abiadura han- diko trenaren proiektuak batu eta azken bi hiriak elkartuko dituen trenbide sarea osatzearen aldeko asmoa agertu zuten. Donostian elkartu ziren atzo Bilbo, Gasteiz, Donostia, Baiona eta Biarrizko politikari eta udal teknikariak, eta bertan, garraiobide, turismo eta kultura arloetan dituzten egitasmo komunez eta horiek gauzatzeko behar den elkarlanaz mintzatu ziren.
«Mugaren alde bateko eta besteko hirien erronka nagusia lekualdaketak dira», adierazi zuen Baionako auzapezorde Jean Rene Etxegaraik. Errepide bidezko loturak hobetu beha- rraz ere mintzatu zen, bere esanetan, «erakundeek bat eginik eman beharreko irtenbidea» behar duen gaia baita.
Etxegaraik, era berean, Estatu frantsesean eraikiko den abiadura handiko trenbide sarea “euskal Yâ€arekin lotzearen aldeko deia egin zuen, hartara, «topoa baino azkarragoa den» eta Baiona eta Donostia zuzenean lotuko dituen garraiobidea edukitzeko aukera egongo dela goraipatuz.
Biarrizko auzapez Didier Borotra ere horren alde agertu zen, adierazi zuenez, «hiri horien arteko komunikazioa hobetuko baitu». Donostiako alkate Odon Elortzak ere egitasmoa onetsi zuen, bere esanetan, «ezinbestekoa» izango baita etorkizunean.
Bilboko alkateorde Ibon Areso eta Gasteizko Plan Estrategikoaren zuzendari Juan Castrok ere aurrekoen egitasmoarekin bat egin zuten, «aukera ederra» dela nabarmenduta.
- 4071 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 6 egun
duela 27 aste 6 egun
duela 35 aste egun 1
duela 45 aste 4 egun
duela 46 aste 3 egun
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste egun 1
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 11 aste