AHTren aurkako Udako Martxa

Irailaren 5etik (larunbata) 12ra, Gasteiz eta Bilbo arteko AHTren ibilbidean zehar Fomento Ministeritza burutzen ari den lanak zeharkatuko ditu oinezko martxa batek. Ekimen hau, azpiegitura honen aurkariak diren izaera ezberdinetako herri taldeetatik abiatu da. _ Egitaraua

Larunbata 5 arratsaldez Gasteiztik abiatuz, martxa honen asmoak hirukoitzak dira: alde batetik, AHTren lanek sorturiko kalte izugarriak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzea, aldi berean oraindik kaltetzeke baina gizarte eta ingurumenaren aurkako azpikeria honek jarraitzekotan txikitu eta desagertuko liratekeen inguruak ezagutzea; bestalde AHTri denbora eta espazioan laguntzen dioten mota guztietako azpiegitura egitasmoekin (autobide, autopista, ingurabide, superportu, tentsio oso handiko lerro, zentral termiko, errauskailu, gasbide...) daukan harremana ikustea, garapenzalekeriaren eromenean muturreraino doan gaur egungo sistema sozio-ekonomikoaz beste egiteko hausnarketa kritikoa sortu eta beratatik betikoz nola aldendu eztabaidatzea; eta azkenik, sozial mailan injustoa eta ingurugiroarenean naturaren suntsitzailea den azpiegitura honen txikizioak geldiarazteko ofentsibara pasatzeko, beraien artean indarrak eta baliabideak batu nahi dituzten norbanako eta talde guztien arteko harremanak sendotzea; bestalde, martxan zehar AHTren salaketa ekintza mota ezberdinak burutzeko aukera izango dugu.

Gainean dugun krisialdiak (zeina soziala, ingurumenarena eta ekonomikoa den) argi utzi du sistema kapitalista (hazkunde mugagabea) kriminala, injustua eta ingurumen ikuspegiarekiko bideraezina izateaz gain, muga fisikoekin (energetikoak, baliabide naturalak...) topo egin duela. Bitartean, boterean diren politiko eta enpresari buruek, inoiz baino erasokorrago, egitasmo handinahikien pilaketa etengabearen bitartez, garapenzalekeriak dakarren basakeriaren amildegira garamatzan norantzan sakontzen ari dira. Honen aurrean gure ezinbesteko eginbeharra jendarteari guzti hau helarazi eta kontzientziak piztuaz, hausnarketa eta ekintzan batu behar gara munstro hau gelditzeko. Inoiz baino beharrezkoagoa da borroka hedatzen jarraitzea eta berau aurrera eramatea, pentsamendu kolektibotik gogor txertatuak dauden “progresoa”, hazkunde material gisa eta “garapena”, bizitzaren oinarria den naturaren suntsitzaile bezela deserrotzeraino.

Martxan partehartzea bertara bildu nahi diren guztiei irekia dago, hortarako ibilbideko herrietan zein leku eta zer ordutan aterako den informatuko dugu. Denok gaude gonbidatuak. AHT gelditzea denon erantzunkizuna baita.
UdakoMartxaPrentsaurre
Gaur aurkeztu dugu prentsara ekimen hau Bilbon ADIFen egoitzaren aurrean.


Egitarua


Telefono zuzena 634430274 Jateko eraman platera, koilara, koilara eta katilua. Eta lo egiteko sakua eta esterilla.

Irailaren 5an, larunbata: Gasteiz - Urbina
15:00etan: bazkaria herrikoia Arriaga parkean.
Ondoren kantautorea eta ginkana (Gasteiz kaltetuko duten proiektuena).
18:30etan: MARTXAREN HASIERA: Urbinarako irteera.
21:00etan: afaria Urbinan.
22:00etan: Urbinako jendeak azalduko du pairatzen ari diren egoera.
Ondoren, Vajont filmearen proiekzioa (Vajonteko urtegiaren desastrean datzana).

Irailaren 6an, igandea: Urbina – Arrasate
Goizean Urbina-Aramaio mendi martxa. Martxa 14:00etan iritsiko da Aramaiora, baina ordu bat lehenago hasiko da triki-poteoa herrian zehar.
15:00etan: bazkaria Aramaioko txoko batean.
18:00etan: antzerkia plazan, AHTren izenean, AMEN.
20:00etan: Arrasatera iritsiko da martxa. Ondoren, gaztetxea afaldu eta lo egingo.

Irailaren 7an, astelehena: Arrasate - Bergara – Angiozar.
Gosaldu eta 9:30 Bergararuntz.
12:30etan: erakusketa Muniben eta kalejira trikitilariekin.
14:30: bazkaria Gaztetxean.
16:30etan: Askaiter pelox-en kontzertua Muniben, euria eginez gero plazako arkupetan.
Ondoren, mendiz Angiozarrera, harrera 20:30etan eta afaria 21:00etan.
Solasaldia herritarrekin ta lotara.

Irailaren 8an, martitzena: Angiozar - Elorrio – Durango.
Gosaldu eta 9ak aldera Elorrixorutz.
13:00etan: Kontzentrazioa Elorrixon herriko plazan (jaiak dira).
14:30etan: bazkaria Abadiñoko gaztetxean.
Durangoko Sapuetxen afaldu, asanblada eta lo.

Irailaren 9an, eguaztena: Durango - Amorebieta - Lemoa.
Gozaldu eta 12:00etan Euban.
Handik oinez Zornotzara 14:00etan bazkaltzera.
Kontzentrazioa Zornotzan 17:00etan.
Lemoan (20ak aldera heldu), afaldu eta lo gaztetxean.

Irailaren 10ean, eguena: Lemoa - Galdakao – Basauri.
Gosaldu eta 9:30etan irteera.
14:00etan: Bazkaria Bekean (obrak daude, Galdakaon).
20:30etan: kontzentrazioa Basauriko Bentako plazan (San Isidro pl.).
21etan: afaria Gaztetxean eta ondoren pelikula bat.

Irailaren 11an, ostirala: Basauri - Bilbo
Gosaldu eta 9etan irteera Basauriko gaztetzetik Bilborantza Malmasin eta Bolintxutik.
12etan: martxaren harrera 7Katu gaztetxean.
14etan: bazkari herrikoia Kukutza gaztetxean.
19etan: Galdakaoko jaietako igoeran parte hartuko dugu.
21etan: triki-poteoa Zazpi Kaleetatik, 7Katu gaztetxetik hasita.

Irailaren 12an, larunbata: Ezkerraldea.
13:00etan: manifeztazioa Portuko Triangulotik.
14:30etan: bazkaria La Kelo gaztetxean.
17:30etan: prozezioa Hormigon Deunarekin (Mamarigako jaietako jeitsieragaz lotuz).

Irailaren 13an, igandea. Santurtzi.
11:00etan: mendi-martxa, Santurtziko Serantesera igoera.
12:00etan: hitzaldia Seranteseko gailurean, desarrollismoaren eraginak Ezkerraldean.
13:30etan: trikipoteoa Mamarigatik.

Udako martxarekin kontaktuan jartzeko telefonoa 634430274