Bilbon zuhaitzek diote: AHTri egurre

Arbolen mozketak eta AHTren obrak geldirazteko Itsaondoko pagoetan dirauten lagunei beren elkartasuna adierazteko, sei ekintzaile igo dira Bilboko arenalean dauden bost zuhaitzetara eguerdiko ordubatean. AHTaren aurkako pankartak zabaltzen zituzten bitartean (“Zuhaitzek diote: AHTari egurre!”, "Erresistentzia Itsasondoko Pagoetan" eta “AHTaren aurka ekintza zuzena” leloekin, besteak beste), hogei bat lagunek oihuak bota eta panfletoak banatzen zituzten. Bertan plazaratu diren hamabi ertzainek panfletoa konfiskatu dute. Zazpi lagun inputatu dituzte panfletoak zezkarren ustezko “injurias” zabaltzeagatik ondorengo mehatxua egin dute: protesta eximen honi babes publikoa adieraziko lukeen edonor detenituko zutela. Suhiltzaileek jeisten lagundu diete ekintzaileei arrtsaldeko lauretako baino minutu batzuk lehenago.

Gogorarazi behar dugu ere bai Portugalete eta Durangon halako beste ekintza burutu zirela, hala nola Donostiako gaurko Kilometroak jaian. Gainera, Itsasondon mozte lanek suntsitutako eremuan lau denda montatu dira.
BilbonZuhaitzekEgurre

Banatutako panfletoa:

Zuhaitzetatik diruzalekeriari aurre egiten

Astelehenetik, irailak 28, hainbat lagunek Itsasondoko Abiadura Handiko Trenaren obrak galaraztea lortu dute. Ehun urte baino gehiago dituzten pagoetara igo dira 20 metroko altueran. Hain justu, Gasteizko gobernuak proiektutik dagokion Ordizia-Itsasondoko zati horri bultzada eman nahi izan dionean, AHTren aurkariek desobedientzia zibileko ekintza honen bitartez obrak gelditu dituzte.

Obra hauek beharrezko diren tramite administratiboak burutu gabe hasi dituzte. Horregatik, lurjabeak obra eremura joan eta langileei zertan ari ziren galdetzen joan ziren. Lurjabek jaso zuten erantzun bakarra ertzainen mehatxuak izan ziren: "Lanak egiten uzten ez badiezue, atxilotuta eramango zaituztegu."

AHTren bultzatzaileak, jasangarritasunaz hitzeginda, mendi bateko haritz eta pagoak mozten saiatu direnean; lehenengoz, obragune bat mugagabe okupatzeko gai izan gara. Eta ez daukagu inolako asmorik hortik alde egiteko. AHTa gelditu arte pagoak bezain lotuta mantenduko gara amalurrari.

AHT gelditu! Elkarlana

BilbokoZuhaitzetanAhtStopTav
BilbonEkintzaZuzena