AZKEN ORDUA! Galdakaon BERRIZ igo dira zuhaitzetara AHTren triskantza gelditzeko

Hogeinaka lagun sartu dira gaur (asteazkena) goizaldean Bekean (Galdakaon) euskal Y-aren obra eremuan, atzo AHTren aurkari bi haritz baten gainetik kanporatuak eta atxilotuak izan ondoren.
Goizeko 9etan berriz igo dira zuhaitzetara pankarta eta banderolekin eta erresistentzia ekintza berri bati hasiera ematen diote Bekeako basoaren defentsan.
Ordu bi beranduago Ertzaintzaren hainbat furgoneta agertu dira eta aktibistak jeisteko agindua eman dute, jeisten ez baziren eskalada taldea ekarriko zutela esanez.
Bitartean laguntza taldea basotik joan da erantzun ekintzak prestatzeko. Eguerdiko ordu batean pankarta ireki dute tunel ondoan, AGTren aurkako abestien artean.

Ordu horretan ertzaintzaren eskaladoreak zuhaitz defendatuetara heldu, igo eta aktibistak harrapatu eta atxilotu ditu, Galdakaoko komisaldegira eramanez.

Artsaldeko seiak aldera askatu dituzte zuhaitzak zaintzeagatik atxilotutako biak.

Etiketa(k):