Zortzi olentzerok Megaparkeko sarrerak blokeatu dituzte

Zortzi olentzerok Megapark eko sarrerak blokeatu dituzte abenduak 22ko arratsaldean. Protesta hau kontsumismo basatiaren eta honek behar dituen azpiegituren aurka (Supersur, AHT, Coke planta, Zuloko-Ibarreta paduran zegoen Megapark bera, ...) burutu da. Ertzantzak errepidetik mugitu ditu bidoaik eta ekintzaileak. Geroago, ekintza babesten zeuden pertsonak jipoitu ditu. Azkenean kapitalismo eta desarrollismoaren ekintza hau hamar atxilotuekin bukatu da. Bidoiei lotuta zeuden zortzi ekintzaile, ekintzan parte hartu duen furgoneta baten gidaria eta Megaparken egondako beste pertsona bat. Borrokak dirau, kapitalismo eta desarrollismoari egurre! OLENTZEROREN GUTUNA Kaixo danoi! Aurten ni olentzero, ez naiz menditik lasterka etorri jesusen jaiotzaren berri ematera ez eta oparirik egitera ezta urte berri baten etorpena ospatzera. Nazkatuta nago, nazkatuta, gabonak, mega-zentru komertzialetan, gauza inozoak erosten eta benetako zoriona iragarkietan zaltzen dizkigutenarekin nahazten, ematen dituzuelako… zuen arreta deitzera etorria naiz… zuen ingurua mihatu!! Eraiki eta bizitoki dugun mundu hura!!! Itsusia, ankerra, jazangaitza, gizatasun gabea… zer ospatzen du zuon “zoriontasunak”? Ni, zuok guztiok dakizuenez, mendian bizi naiz. Urteak urte nere auzokide zuhaitz eta animali, zein izadiarekiko erlazio zuzena izana dut, berdintasunak garatua. Udazken honetan eusko jaurlaritza eta eraikuntza enpresek eginiko akordioa dela eta nere lurren jabetza kendu didate indarrez, hauek Abiadura Handiko Trena zeharkatuko ditu eta. Nere bizitoki den mendiaren zati bat harrobi bihurtuko dute porlana egiteko, eta beste zati bat hondakintoki izango da. Bapatean nere ingurua suntzitua zela ikusi nuen, nere bizitokia, nere bizimodua… garapenaren izenean, hiri erraldoien mezederako… eta nere buruari galdetu nion: zergatik hiri handiek horren beharrezkoa dute inguruko mendi eta bailarak eta herri txikiak irenstea?? Ikustera jeistea erabaki nuen… Orduan zuen hiriak ikusi nituen. Zentru komertzialek bereganatuta, non erosten duzuen eta erosiak zareten, porlanesko dorreak non bizi, autopistak eta autopista gehiago egiteko lanak, enpresa erraldoiek eta ---- ustiaturiko gizakiak, ilara luzeak ---- ean non gendea ustiatuak izatea erregutzen duten bizirauteko, umeak Telebistak heziturik, gendearen hitzorduak eta iritziak zuzentzen dituzten hedabide ofizialak… Herria bera bere buruaren aurka antolatzen dute agintariek, eta honen autoautolakuntza sahiesten du. Gabon zoriontzuak??? Ezta sinistu ere!!! Guzti honen adierazle dugu Megapark ezin itsusiagoa, kontsumoaren tenploa, non langileak prekarietatearen menpe zanpatzen dituzten. Lehen padura emankorra zegoen tokian altxatzen da orain. Duela berrehun urte Wilhelm von Humboldt filologoak gure herria bisitatu zuenenan (Euskaldunak bere liburuan kontatzen duenez), padura hau Iberiar penintsulako leku ederrenetakoa zela esan zuen. Orain, kontsumo eta aisialdiaren tenpluen gotorlekua da (espekulazio trikimailuz josita, Ikea bezala), A-8 eta orain eraikitzen ari den Supersur bezalako autopistak eta, burutuko balitz, azpiegiturarik kaltegarriena: Abiadura Handiko Trena. Bitartean aldaketa nahi dutenek, iraultzatzen diren horiek, markatu eta kriminalizatuak izaten dira beren ideiak gizartean eta honen etengabeko abiadura handiko aldaketetan tokirik izan ez dezaten. Boterea bizirauten dau, menpekotasuna da garaile eta inor haritik pasatzekotan auzitu ta espetxeratu egiten dute. Baina boteredunek erabiliko errepresioa ez du ezertarako ere balio, bizitza maite dugun guztiok ez gara ez makurtu, ez hitza irentzi, ezta ixilduko ere, beti menderatzen gaituenaren aurrean aurkituko gara. Nik Olentzerok, zera esan nahi dizuet, autoantolakuntzaren bidez, gure berdinen arteko indarrak batuz gure kabuz eginiko borroka ekiteko ta ekintza bide kapitalismoari aurre egiteko, sortzen ari den mundu ikaragarriari eta kondenatzen gaituen bizimodu gizakaitzari aurre egiteko. KONTUSMISMOARI BOIKOTA!! KAPITALISMOARI EGURRA!! ZENTRU KOMERTZIALik, AHT-rik, COKErik, SUPERSUR-ik, TENTSIO HANDIKO TORRErik, SUPERPORTURIKrik, MAKRO-ESPETXERIK… EZ BORROKALARI KALERA!! autoorganizazioa, desobedientzia eta ekintza zuzena Clik y +lupa beste neurrietan ikusteko

Etiketa(k):

3 iruzkin for 'Zortzi olentzerok Megaparkeko sarrerak blokeatu dituzte'

1. Kalean daude atxilotuak

Horra, horra gure olentzero ...
abestu diegu irten direnean Barakaldoko epaitegian deklaratu ondoren, orain dela bost minutu.

2. Bilboko Gran Vian ere kontsumokeria salatu dute

Kontsumokeriaren preso bezala mozorrotuak ibili dira talde bat, beste batzuk gutxi kontsumitzen zuen jendeari isuna jartzen zuten bitartean:
Acción de calle - Presos del consumo

3. Elkarrizketa Olentzeroei Irola irratian

Indymedia Euskalherria webgunean esteka bat publikatu da olentzeroei eginiko elkarrizketa entzuteko. Elkarrizketak Irola Iratia egin du, eta hemen daukazu mp3ari esteka zuzena.

Ekintzaren audioa zuzenean Irola Irratian

Olentzeroek kontsumismoa geldiarazteko egindako ekintzaren berria beste komunikabide batzuetan:
Web Murcia
Mislata Contrainfos
Deia
El Correo Digital
Gara
Desarrollismoa Durangaldean
Durangoko Elkarlana