Mofli asanbladan nahi zaitugu
Aurreko larunbatean, otsailak 20, Guardia Zibilak Igor Maiora, gure laguna atxilotu zuen.
Ekainetik auzitegi nazionalaren atxilotze agindua zuen bere gain. Astelehenean Soto del Realen espetxeratu zuten, martxoaren 9an izango duen epaiketaren zain. Honen aurrean, Gasteizko AHTren aurkako asanbladak bere babes eta elkartasun guztia erakutsi nahi du gure lagunaren egoeraren aurrean. Era berean, Igorren egoera Euskal Herriko kaleetatik disientzia oro desagertaraztea helburutzat duen estrategia errepresibo batean kokatzen dela onartu behar dugu.
Hau esanda eta sistema honen aurka, edozein frontetan ( Estatuak, garapenkeria, nazioarteko elkartasuna, etab.) borrokatzen duen edonorrek jaso dezakeen kriminalizazioaren jakitun izanik; hemendik, errepresaliatu guztien ahotsak geureak egitera gonbidatzen zaituztegu, gure askatasun oihurik bortitzena bidaliz.
Igor kalean egon dadila debekatzen baldin badute, falta hori gure gain hartu behar dugu, eta ez dugu atzera jo behar ez beldurra, ez tristuragatik. Haien eraso errepresiboek duten justifikazio bakarra haien guganako gorrotoa dela jakitean datza gure indarra. Gorrotoa, badakitelako gure ekintzen eta pentsamenduen atzean, haientzako lekurik ez dagoen mundu berri bat sortzeko bidea dagoela.
Errepresiorik ez!!! Igor eta preso guztiak askatu!!!
Idatz iezaiozue.
Igor Maiona Zumeaga. Modulo 5 C.P. Madrid V. Cta comarcal 611 Km 37,6.
28791 Soto del Real. Madrid.
- Gehitu iruzkin berria
- 2131 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 27 aste 3 egun
duela 27 aste 3 egun
duela 34 aste 4 egun
duela 45 aste egun 1
duela 45 aste 6 egun
duela 49 aste 2 egun
duela 49 aste 4 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste