[Gasteiz] SOS Arriagaren Manifestazioaren inguruan
Maiatzaren 22an Gasteizen ospatuko den Arriaga Parkearen aldeko manifestazioaren harira, AHTaren Aurkako Asanbladatik gure jarrera helarazteko beharra ikusi dugu, beti ere, errrespetuz jokatuta bizilagunen batzordearen borrokarekiko.
Gure ustez gaur egun arte Arriagako parkearen defentsan aipatu diren planteamenduak zalantzazkoak eta okerrak dira. Nola ulertu daiteke bada Arriagako intermodalaren aurkako borroka Abiadura Handiko Trena aipatu gabe? Gure iritziz malabareak eginda; begiak itxita fondoko arazoaren aurrean horrela babes politiko nahiko dudakorrak lortu ahal izateko. Izan ere, alderdi horietako askok inolako lotsarik gabe AHTaren aldeko jarrera agertzen baitute, bai eta horrek dakartzan txikizioa eta xahutzearen aldekoa ere.
AHTaren aurkako kritika ezeztatzea, hiri ereduarekiko kritika ukatzea da. Hiri eredua aztertzen duen orok bere kritikak eta hausnarketak enfokatu beharko ditu Gasteizko auzkokide orok gure inplikazio osoa izango dute mozorroa kentzeko AHT eta intermodala bezalako proiektuei, zeinen/zeinaren parte Arriaga parkea den. Hori dela eta, malabare jokuetan ibiltzeko AHTa zalantzan jartzeke, ez dezatela gure babesa eskatu inondik ere. Gogora ekarri nahi ditugu ere Zabaiako makroespetxea, AHTaren proiektua, edota etorkizunean eraikiko diren Parke Eolikoak eta Goi Tentsioko Lineak; gure ustetan Gasteizeko birika egunez eguneko suntsitzaile baitira.
- Gehitu iruzkin berria
- 2775 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 32 aste 14 ordu
duela 32 aste 15 ordu
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste
duela urte 1 15 aste