Mendi martxa Leginetxe Montorra
Gaur, maiatzak 29, goizeko 11:00tan mendi-martxa bat abiatu da Zornotzako Leginetxe auzotik, 40 pertsona inguruko
partaidetzarekin. AHTren obrak gelditzeko helburuarekin maiatzak 17an okupatu zen baserrian jarraitzen dugu, eta mendi-martxa honek erresistentzia hau indartu eta inguruak ezagutzeko helburua izan du. Arratsaldean, borroka antidesarrollisten inguruko jardunaldiekin jarraituko dugu, Arratia, Zornotza, Errigoiti eta Euskal Herriko beste proiektu txikitzaileen kontra diarduten taldeen partaidetzarekin.
Hurrengo asteetarako, hitzaldi eta tailerrak antolatu ditugu, eta bertara hurbiltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ekainaren 2tik 6ra:
-Asteazkena: 17:30 Txalaparta ikastaroa
20:00 PTPren inguruko hitzaldia
-Osteguna: 17:30 Sendabelar tailerra
19:30 Kontzentrazioa Erreferendum plazan
-Larunbata: 11:00 Sanpantzar ikastaroa
-Igandea: 17:30 Batukada ikastaroa
Denon indarraz, AHT gelditu!!!!!!
- Gehitu iruzkin berria
- 3000 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 31 aste 6 egun
duela 31 aste 6 egun
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 4 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 10 aste
duela urte 1 15 aste