Euskadi irratia, aski da!
GARA. Iritzia Igandea, goizeko hamarretan irratia piztuta. Harrituta geratu naiz, Ipar Euskal Herrian egiten ari den AHTri buruzko eztabaidak, irrati honetan, zer-nolako manipulazioa pairatzen duen ikusterakoan. Euskadi Irratiko esatariak emandako informazioa horrela laburbildu dezakegu: Garapen eta Hautetsien kontseiluak AHT linea berriaren alde. Afera hau Ipar Euskal Herriko irratien bitartez pixka bat jarraitzen dugunok bertan izaten ari den eztabaidaren berri dugu. Honek aipatutako eztabaidan, AHTren egitasmoaren aurka azaltzen den sektorearen ahotsak, bertako irratietan, beraien argudio eta arrazoiak plazaratzeko tokia ere badela esan nahi du. Euskadi Irratiari, Ipar eta Hego Euskal Herrian dagoen AHTren aurkako oposizioa hain lotsagabeki ez zentsuratzea eskertuko nioke. Maialen Briz Erdozia - Trintxerpe
- 4857 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 4 egun
duela 27 aste 5 egun
duela 34 aste 6 egun
duela 45 aste 3 egun
duela 46 aste egun 1
duela 49 aste 4 egun
duela 49 aste 6 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste