Haitzuloetako aurkariak: lehenengo eguna

Activistas en el interior de la minaAtzo, gaueko 21:35ean leherketa berri bat izan da AHTren lanetan Itsasondon. Leherketa hauek arrisku bizian ari dira jartzen atzo goizean hasi den erresistentzia ekintza batean dauden lau ekintzaileen bizia. Entzun atzo gauean ekintzaile bat esan zuena, meategietatik (mp3 artxiboa, 58 Kb).

Leherketa hauek, ekintzaileen, zein bertako bizilagunen, baita lanean ari diren langileen bizia ere arrisku bizian jartzen dute.

Hau guztia aintzat hartuta, honakoa salatu nahi dugu: Eusko Jaurlaritza, honako azpiegitura baten aurrean hiritarren iritzia arduragabeki tratatzen ari dela eta zehazki, Itsasondon egiten ari den akintzaren aurrean agertu duen jarrera.

Lau lagunen bizia arrisku bizian egonik, berehalako obren gelditzea eskatzen dugu.

Bideo eta Informazio gehiago: www.avatariraultza.com / www.avatartherevolution.com / www.avatarlarevolucion.com

Haitzuloetako aurkariak laguntza taldea. Telefonoa: 695715510.

Rueda de prensa

Etiketa(k):

4 iruzkin for 'Haitzuloetako aurkariak: lehenengo eguna'

1. Herrizaingo Sailak ez ditu leherketak geratu

Egoera larria da lau lagunen biziak arriskuan jartzen baitituzte leherketa bakoitzean. Atzo Herrizaingo Sailak leherketarik egin ez zutela esan bazuen ere, gaueko 21:40 inguruan eta gaur goizeko 7:30ean, boladurekin jarraitu dute. Gaur goizean salaketa jarri da Tolosako epaitegian epaileari "paralización cautelar" delakoa agindu dezala eskatuz.

Salaketa jarri dugu goizean Tolosako epaitegian: Urdaspal Alberdi Uria meategietako ingeniariak egindako txostena aurkeztu diogu epaileari; Itsasondoko meategietan hormak hondoratzeko arriskua dagoela eta AHTaren lanak egiteko behar beste azterketa ez direla egin erakusten du txostenak. Horregatik, eta uneotan meatokietan lotuta diren lau pertsonen segurtasunagatik, epaileari tuneleko lanak bertan behera uzteko eskatu diogu, barruko lau lagunen bizia arriskuan dagoela eta obren “suspension cautelar”-a. Epaileak, egoera zein larria den kontuan hartu gabe, Urdaxpal Alberdi ingeniaria astelehenean goizeko 9:30etarako deitu du deklaratzera.

GAURKO HITZORDUAK (UZTAILAK 2):

  • Ekintzak darraien bitartean: Itsasondoko plazan informazio gunea dago jendea informatu eta materiala prestatzeko. Azaldu eta lagundu!
  • 17:00etan: prentsaurrekoa, Itsasondoko plazan, Iñaki Antiguedad eta Mikel Aramendiren eskutik.
  • 19:00etan: kontzentrazioa Itsasondoko plazan.

Ekintzaileen bideoa: http://www.avatariraultza.com/eu/2. Informazio gehiago: www.avatariraultza.com.

2. Gaur goizeko leherketak arriskua areagotu du haitzuloan

Gaur goizeko 7:30ean, Ordizia-Itsasondo tuneleko lanetan beste leherketa bat egin dute eta Itsasondoko haitzuloan erresistentzian dauden lau lagunen segurtasuna arrisku larrian jarri dute. Jakin ahal izan dugunez, sekulako eztanda entzun dute, mendiak dar-dar egin du eta zenbait harri jausi dira beren inguruan. Gaur goizekoa atzokoa baino bortitzagoa izan omen da eta ez dugu ulertzen leherketetatik hain gertu egonda, nola jarrai dezaketen lau lagunen biziak arriskuan jarriz. Goizean zehar, zulatzeko-makina ateratzen duen zarata ere antzeman dute; datu horrek berak ere, tunelaren lanen gertutasuna argi uzten du.

Horren ildotik, gaur goizean salaketa jarri da Tolosako epaitegian, epaileari lanak bertan behera uzteko agindua emateko eskatuz. Badirudi Herrizaingo Sailak ez duela egoeraren larritasuna onartu nahi, obrekin aurrera jarraitzeaz gain, atzo hasi zituzten bilaketa-saio arinak bertan behera utzi baitituzte. Garraio Sailak lanak aurrera jarraitzeko hartu duen erabakiak, ondorio larriak eta ekintzaileen erresistentzia-ekintzaren zorigaiztoko amaiera izateak obren jarraipena baino gutxiago arduratzen dituztela erakusten du.

EGOERAREN LARRITASUNAREN AURREAN (gaur bertan leherketa gehiago egin baititzakete), Itsasondotik SOS bat helarazi nahi diogu Euskal Herri osoari orain inoiz baino gehiago obrak gelditzeko aldarrikapenari babesa erakusteko.

Gaurko deialdiak:

  • 17:00etan, Itsasondoko plazan, PRENTSAURREKOA, Iñaki Antiguedad hidrogeologoa eta Mikel Aramendi irrati-esatari itsasondoarraren eskutik.
  • 19:00etan, Itsasondoko plazan, KONTZENTRAZIOA.

Hurrengo egunetako deialdiak:

  • Larunbata, hilak 3, 11:00etan, mobilizazioak, Itsasondoko plazatik.
  • Larunbata, hilak 3, 17:00etan, “Lurpeko erresistentzien esperientziak” hitzaldia, Itsasondon, Itoizko Solidarioak eta Xuberoako gas-hodiaren aurkariak.
  • Igandea, hilak 4, 17:00etan, MANIFESTAZIOA, Ordiziako plazatik.

Bestalde, Eusko Trenbide Sarera (ETS) deitzeko aukera duzue, beraiek baitira egoera honen arduradun edota Eusko Jaurlaritzara ere: ETS 946572600
Eusko Jaurlaritza 012(SOS Deiak ertzaintza).

3. Gaur arratsaldeko prentsaurrekoaren laburpena

Gaur arratsaldean Itsasondon eman den prentsaurrekoan, haitzuloetako aurkariekiko elkartasun-taldeko kideez gain, Iñaki Antiguedad hidrogeologoak eta Mikel Aramendi irrati-esatari itsasondoarrak parte hartu dute.

Elkartasun-taldeko kideek salaketa bikoitza eta deialdi bat luzatu dute:

-         Salaketa, alde batetik, Euskal Trenbide Sareak erakutsi duen arduragabekeriaren aurrean. Itsasondoko meatzetako haitzulo batean lau lagun daudela jakinda ere, pertsonen biziarekiko inongo begirunerik agertu ez eta leherketekin aurrera jarraitu duelako. ETS, ororen gainetik aurrera jarraitzeko erabakiarekin, AHTri desobedientzia eta erresistentzian dauden lau ekintzaileen BIZIA ARRISKU LARRIAN jartzen ari baita.

-         Salaketa, bestetik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duen doilorkeriagatik. Atzo arratsaldean inongo material ez jantzi egokirik gabe, zortzi ertzaina Itsasondoko koba pare batera “begiratzera” bidali eta inor ez dagoela adierazita, ekintzaileen bilaketari ez diolako ekin. Azken finean, hamabi koba baino gehiago dituen meategi zaharreko haitzulo bakar bat ere ez zuten arakatu eta beraz, beren nahitako utzikeriaz baliaturik, Euskal Herri osoan nabarmen geratu den ebidentzia ezkutatu nahi izan dute: lau pertsonen bizia leherketa horien menpe dagoela. Herrizaingo Sailak EZ DU INONGO DISPOSITIBORIK MARTXAN JARRI lau ekintzaileak meatzetan dauden eta arriskuan dauden egiaztatzeko.

-         Deialdia: denona eta nor bere erantzukizuna delako arrisku hau salatzea, obrak gelditzeko eskatzea, eta ETSren jarrera kriminala salatzea, kalean mobilizatzera dei egiten dugu. Barruan daudenek euren gorputzak naturaren giza ezkutu gisa erabiltzeko erantzukizuna hartu duten bezala, guk geuk ere, hemen kanpoan, beste horrenbeste egin beharko genuke. Horretarako, bihar goizeko 11:00etan ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu Itsasondoko plazan.   

Bestalde, Mikel Aramendik, AHTren obrek Itsasondoko meategien inguruan sortzen duten arrisku bizia salatu du eta halaber, proiektu osoa bere horretan zentzugabea dela. Itsasondoko meategi zaharra ondo ezagutzen duela eta, aurkariekin edo gabe, mendia bera erortzeko aukera ezin da inola ere baztertu; beraz, lanean diharduten langileek ez ezik, etorkizunean azpiegitura erabiliko luketen bidaiariek ere arrisku bera pairatuko lukete.

Azkenik, Iñaki Antiguedadek egoeraren larritasunaz ohartarazi eta egoeraren ardura Administrazioak eta berarentzat lan egiten duten enpresek dutela azpimarratu du. AHTa bezalako azpiegituren zentzugabekeria salatzeaz gain, horrelako ekintzek plazaratzen duten gizarte-ereduarekiko aurkakotasuna argia dela adierazi du. Bereziki, ekintzaileen koherentzia goraipatu du, “arma bakartzat euren gorputza” erabiltzen ari direlako.

Oharra: prentsaurrekoko audioak euskalherria.indymedia.org webgunean daude. Info gehiago: www.avatariraultza.com.

4. Mariaratzeko obretako ur horniketa txikituta

Atzo, uztailak 2, iluntzean Mariaratzeko obretako ur horniketa eten egin genuen Itsasondoko meatzetan dauden lagunekiko elkartasuna adierazteko.

Dakizuenez, 4 lagun osteguntik daude Itsasondoko meatzetan barrena, katearurik, ezin atera, eta ez Eusko Trenbide Sarea ezta Herrizaingo Sailak ez dute gai honetan duten ardurari aurre egin nahi. Lagun hauen bizitza arriskuan dago, baina beraiei bost.

Horrexegatik gu geuk zerbait egitea erabaki dugu eta Mariaratz obraren ur horniketa bertan behera utzi dugu, obren jarraipena zailtzeko asmoz.

Agur bero bat Haitzuluetako aurkarie!. AHTrik EZ!