Haitzuloetako aurkariak: hirugarren eguna
Haitzuluetako aurkariak: gaur igandea manifestazioa Ordizian (17:00etan, Plazan)
Ordiziatik eta Beasain arte egin den manifestazioaren komunikatua:
Dakizuenez, ostegunean, uztailak 1, lau lagun Itsasondoko meatzetan lur azpira sartu ziren eta bertan kateatu, Mariaratzeko obrak gelditzeko asmoz. Beraien hitzetan, ekintza honek AHTaren obrak eta honek dakarren triskantza gelditzea eta bultzatu nahi duen eredu soziala salatzea du helburu.
Ostegunean bertan, prentsaurrekoa eman ondoren, Sostengu Taldekoak Mariaratzera joan ginen, txosten teknikoa eskuan zuen ingeniaria lagun. Egoeraren berri eman eta, larritasuna azpimarratuz, leherketak eta obrak geratu behar zituztela adierazi genien, baina haiek kasurik ez. Ordu eta erdi zai egon ondoren, arduradunek obrak ez zituztela geldituko adierazi ziguten telefonoz. Arratsaldez zenbait kontakto izan eta gero, Eusko Trenbide Sarearen kontrako salaketa jartzea erabaki genuen, epaileak obrak geldi zitzan.
Bestalde, Herrizaingo Sailak, ganorazko dispositiborik martxan jarri gabe, Itsasondoko meatzetan inor ez dagoela ondorioztatu zuen. Dena dela, arratsaldeko leherketa entzun ez zenez, itxaropentsu ginen, nahiz eta hitzik ez izan, leherketak behintzat gelditu zituztelako. Baina gauzak ez ziren horrela. Ostegunean iluntzeko 9 t’erdiak aldera eztanda entzun zuten barrukoek eta hurrengo goizean, 7 t’erdiak aldera, beste bat. Ostiral goizeko leherketaren ondorioz, mendiak dar-dar egin zuen eta zenbait harri jausi ziren ekintzaileen inguruan. Egoera hau salatu bagenuen ere, Eusko Trenbide Sarea zein Herrizaingo Sailak ez zuten bere jarrera aldatu: obrak martxan eta meatzetan inor ez dagoela errepikatu. Eta hauxe izan da egun hauetan jarrera horri eutsi diote.
Gauzak horrela, atzo guk geuk gure lagunak bilatzea erabaki genuen eta baita lortu ere. Itsasondoko meatzetako Indizio 4 delakoan daude ekintzaileak eta atzo ahozko komunikazioa izan genuen beraiekin.
Lau egun dira barruan direla, oso egun luzeak, eta egoera benetan larria da. Gogor salatu nahi dugu Eusko Trenbide Sarea eta Eusko Jaurlaritza afera honetan izaten ari diren jarrera. Nola da posible “bizitzaren goraipamena” danon ahotan dagoen egunotan lau herritarren bizitzarenganako erabateko mespretxua erakustea erakunde publikoek? Nola leike herritarren hitza gora eta behera darabilten horiek AHT-aren proiektuarekin aurrera jarraitzea herriak hainbat alditan eta era ezberdinetan honen aurkako hitza eman duenean?
Gure gorputzak lurraren barruan sartu ditugu, sakon, lurrari eusteko. Meategietan ezkutatuta gaude geure ideiak defendatzeko eta boteretsuen zentzugabekeriak salatzeko; gorputzak ditugu arma, ekintza zuzena bidea zioten komunikatuan. Eta geuk horri eutsi nahi diogu. Egoera larri honen aurrean dugun irtenbide bakarra autoorganizazioa eta ekintza zuzena baitira, eta horrexegatik biharko deitzen zaituztegu, barruan daudenekin bat egiteko eta egoera honi irtenbideren bat emateko. Sostengu erakutsiko diegu egun osoan zehar eta arratsaldeko 4?etan zita berezia dugu ahalik eta jende gehien elkartzeko Itsasondoko plazan.
Manifaren argazki gehiago ere ikusi dezakezu, Ekinklik taldearen horrialdean.
- Gehitu iruzkin berria
- 5831 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

2 iruzkin for 'Haitzuloetako aurkariak: hirugarren eguna'
1. Manifestazioaren komunikatua eta argazkiak
Ordiziatik eta Beasain arte egin den manifestazioaren komunikatua AHT Gelditu Elkarlana webhorrian irakurri dezakezu.
Manifaren argazkiak ere ikusi dezakezu, Ekinklik taldearen horrialdean.
2. Haitzuloetako aurkarien bertsoa
Manifestazio bukaeran haitzuloetako aurkarien bertsoa entzun genun.