Ertzaintza hasi da Itsasondoko meategietan dauden AHTaren aurkako ekintzaileen bila
Lau lagun ostegunetik barruan kateatuta daude. Haien sostengu taldeak larunbatean zion "oso egoera larrian" daudela. Leherketek ez dute etenik izan, eta meategietako ingeniariak gaur epaileari esan dio hormak hondoratzeko arriskua dagoela.
Berria.info
Abiadura handiko trenaren (AHT) aurka eginez ostegunetik Itsasondoko meategien barruan kateatuta dauden lau ekintzaileen bila hasi da gaur Ertzaintza, haien inguruko lagunek BERRIA.INFOri eguerdian esan diotenez.
Ekintzaileak "oso egoera larrian" daudela ohartarazi zuen sostengu taldeak larunbatean, eta lauren biziak "arriskuan" daudela. Nahiz eta ekintzaileak meategietan egon, bertako ohiko leherketek aurrera jarraitu dute.
Taldeak salaketa jarri zuen ostegun goizean Tolosako epaitegian, eta Urdaspal Alberdi Uria meategietako ingeniariak egindako txostena aurkeztu zioten epaileari. Honen aurrean izan da gaur ingeniaria, eta berretsi dio Itsasondoko meategietan hormak hondoratzeko arriskua dagoela eta AHTaren lanak egiteko behar beste azterketa ez zirela egin.
- Gehitu iruzkin berria
- 1797 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 3 egun
duela 27 aste 3 egun
duela 34 aste 4 egun
duela 45 aste egun 1
duela 45 aste 6 egun
duela 49 aste 2 egun
duela 49 aste 4 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste