AHT bideen ikerketa plana «antzerkia» dela dio CADEk
Akitaniak eskatu duen ikerketa datu faltsuetan oinarritu dela salatu du CADEk eta emaitza aitzinetik ezaguna dela
BERRIA. Aitor Renteria. Baiona
Akitania AHT bide berriei buruzko ikerketa egitera doalarik, «itxurakeria hutsa eta garesti ordaindutako antzerkia» izanen dela jakinarazi du CADEk. Adierazpenak egiteko, Akitaniaren eta Frantziako trenbideak kudeatzen dituen RFF konpainiaren txosten batean oinarritu da. CADEren iritziz, Akitaniak finkatu dituen baldintzek emaitza bakarra bideratzen dute: AHTaren aldekoa.
Ikerketa egiteko, aldez aurreko baldintza zorrotzak jarri ditu Akitaniak. Batetik, Bordele (Frantzia) eta Biriatu arteko atala oso-osorik ikertu beharko da, salbuespenik gabe. Bertze aldetik, ikerketa burutzeko datu iturria RFFren datuak izanen dira. Alta, orain artean RFFk jakinarazi dituen tren eta bidaiari kopuruak puzturik daude erabat, CADEren ustez. Adibidez, Hendaia eta Baiona artean hurbileko trenek garraiatzen duten bidaiari kopurua ez du jakinarazi 2006tik.
«Geroari begira Akitaniak estrategia zehatza finkatu du: oraingo bideak uste baino beteagoak daudela adieraztea; trenen arteko tartea sei minutu eta erditan finkatzea, nahiz eta hiru minutukoa egitea bideragarria den; salgaien eta bidaiarien garraioa kopurua gehitzea eta beti hipotesi baikorrena baliatzea». Behin ikerketa bukaturik, RFFk balioztatu beharko du ikerketa. Ondoren modelizazioa egin beharko du herritarrei aurkeztu aitzin., 200.000 euroko aurrekontua ukanen du ikerketak.
«Izugarrizko dirutza xahutuko dute AHT bide berrien beharra adierazteko eta gaurko bideak aski direla dioten ikerketak zangopilatzeko», adierazi du Victor Pachon CADEko presidenteak.
- Gehitu iruzkin berria
- 2396 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 28 aste 3 egun
duela 28 aste 3 egun
duela 35 aste 4 egun
duela 46 aste egun 1
duela 46 aste 6 egun
duela 50 aste 2 egun
duela 50 aste 4 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste