Andoain eta Hernani arteko AHTa egiteko lanak eskaini dituzte
Antzuola eta Ezkio-Itsaso artekoa ere eskaini dute, eta 352,8 milioi euro gorde dituzte haiek egiteko
Berria. Erredakzioa. Donostia
Abiadura handiko trenaren (AHT) beste hiru zati egiteko lanak eskaini ditu Jaurlaritzak: Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Antzuola-Ezkio-Itsaso. 352,8 milioi euro erabiliko ditu Eusko Jaurlaritzak hiru zati horiek eraikitzeko. Helburua da 761 milioi euro erabiltzea urte hau amaitu aurretik, Iñaki Arriola Etxebizitza, Garraio eta Herrilan sailburuak atzo prentsaurrean jakinarazi zuenez.
Urnieta eta Hernani arteko zatiak 80 milioiko aurrekontua du, et a 34 hilabetean egiteko epea. Antzuola eta Ezkio-Itsaso artekoak 128,9 milioi euroko aurrekontua du, eta 65 hilabeteko epea. Andoain eta Urnieta artekoak 144,9 milioi euroko aurrekontua eta 35 hilabeteko epea.
Iñaki Arriolak atzo adierazi zuenez, hiru zati horiek eskainita Eusko Jaurlaritzak «urrats garrantzitsua» egin du duen helburua betetzeko, alegia, aurten 761 milioi euroko gastua egin izana azpiegitura honetan.
Lanak, 2016rako
Hala, Iñaki Arriolak adierazi zuenez, Jaurlaritzak espero du AHTaren lanak 2016rako bukatzea. Bergara eta Antzuola arteko zatia hasi berri dira eraikitzen, eta, hala, sei dira dagoeneko martxan diren azpiegitura honetako zatiak Gipuzkoan. Urtea amaitu arretik, obraren %60 martxan izatea espero du Jaurlaritzak.
- Gehitu iruzkin berria
- 2327 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 6 egun
duela 27 aste 6 egun
duela 35 aste 19 ordu
duela 45 aste 4 egun
duela 46 aste 2 egun
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 20 ordu
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 11 aste