Errekak koloreztatuak AHTaren kalteak salatzeko
Euskal Herrian zehar ia hogei erreka koloreztatu ditugu harridura sortu duen ekintza ikusgarrian AHTak ibai, akuifero eta erreketan eragiten dituen kalteak salatzeko.
AHTren eraikuntzak akuifero eta ur emari askori kalte egiten die: mendien barrunbeek biltzen dituzten lurrazpiko urak eta iturburuak galtzen dira tunelen zulaketaren ondorioz; ibai eta erreketan (103 zeharkatzen ditu gainazalean) gai kutsakorren isurketak etengabe gertatzen dira; erreken desbideratze eta ubideratzeek inguruneko ekosistemei kalte latza egiten diote obrako betelanak (674 hektarea) eta hondakindegiak (518 hektarea) egiteko. Mugitu!mugimendu-ko weborrian info gehiago - Komunikatua: Ibaiak Bizirik! AHTrik EZ! - Txostena: AHTak eragin hidrogeologikoak - Iruñako komunikatua.
Hori ikustarazteko agertu dira berdez
Ega, Arga, Zadorra, Aramaio,Deba, Oñati, Arantzazu, Oria, Oiartzun ibaia, Urola, Urumea, Mañaria, Elorrio, Garaitondo, Gobela, Nerbioi eta Ibaizabal
errekak.
Mugitu!mugimenduak gaur goizean Donostian prentsaurrean emandako komunikatuan AHTak akuifero, ibai eta errekei egiten dien hainbat eraso aipatzen dira (2 orri): Ibaiak Bizirik! AHTrik EZ!
Txosten zabalago eta zehatzagoa (23 orri. Tokian tokiko eranskinekin) :
Abiadura Handiko Trenak erreka eta uretan duen eragina salatzeko informazio bilduma
- Gehitu iruzkin berria
- 3475 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 27 aste 5 egun
duela 27 aste 5 egun
duela 34 aste 6 egun
duela 45 aste 3 egun
duela 46 aste egun 1
duela 49 aste 4 egun
duela 49 aste 6 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste