Zizurkil, Anoeta eta Asteasu gogor desjabetzen aurka

Apirilaren 5, 6,eta 7an, AHTren obren  Hernialde-Zizurkil tarteko Akta Altxamenduak gauzatu nahi izan dituzte zundaketak egiteko. Hauen aurrean Tolosaldeko AHT Gelditu! elkarlanak elkarretaratzeak deitu zituen, hemen duzue egun hauetako kronika. Lehenago ere saiatu ziren baina lurjabe gutxik eman zuten baimena lurretan sartzeko. Hurrengo deialdiak apirilak 8, 15 eta 16.

Apirilak 5

Zizurkilgo lurjabeek jaso zuten udalera agertzeko deialdia. Goizeko zortziak eta erdietan kontzentrazioa egin da eta bederatzietan zen lehenengo deialdia. Lurjabeak bakarka hartzen dituzte eta beste hainbat pertsonek sartu nahi izan dugu babesa eman nahian. Horrela izan zen. Lehenengo orduan zuten lurjabe bakoitzarekin beste bi pertsona sartu ginen. Bertan, ondorengo beste hainbat lurjabeen antzera, idatzi bat aurkeztu zuten berauen eskaerak adieraziz: lurrak behar den bezala markatzea, Akten Altxamenduak norbere lurretan burutzea, arduradunekin idatzi bat sinatzea (ondoren zerbait gertatuz gero konpontzeko), ondoren lurrak zein ingurua zegoen bezala uztea…
Hau guztia ikusirik, lurjabeen erdiak gutxienez, suspenditu egin zuten.

Zizurkilen honen inguruko informazio eskasa egon da. Udalak, duen informazioa ez zabaltzeaz gain, beraien bete beharra ez dela baitio. Lurjabeek, zuten informazio gutxia ulertzen ez zutela eta, behin da berriz eskatu zioten teknikariren bat ekartzea eta azkenean ekarri zuten. Hori bai; egoera lotsagarrian. Lurjabeak bakarka deitu zituzten udaletxera eta denbora mugatuarekin ( 15 minutu) . Behin eta berriz eskatu zuten denak elkarrekin biltzea eta hala  eta guztiz ere, udalak ez du eskaera hau aurrera eraman. Ez zaie komeni jendea bateratua egotea. 
Zabortegiei dagokienez, ez dute ezer argi esaten. Lortu dugun informazioaren arabera, sei zeuden aurreikusita eta horietatik hirutan dute zundaketak burutzeko asmoa. Adibidez, Asteasuko Sarasola sagardotegiaren azpialdean.

Apirilak 6, Hernialde, Anoeta

Hernialden, burutu egin ziren. Anoetan ordea, ez. Udaletxera agertzean itxia aurkitu zuten eta etorri bezala, joan egin ziren.
Hala eta guztiz ere, egunean bertan, zundaketa bat egiten hasi ziren Anoetan. Badirudi, lehenago Tolosako udaletxean hainbat akordio egiten aritu direla bakarka eta ezkutuan.
Egoera ikusirik, ostiral honetan, arratsaldeko 19:30etan herriko plazan kontzentrazioa burutzeko deialdia egin da, hau guztia salatzeko.
   
Apirilak 7, Asteasu

Sinestezina izan da Asteasuko egoera. Alkateak zein idazkari batek, ez zuten inongo berririk. Alkateak ez zekien bertan burutzekoak zirenik. Hala eta guztiz ere, badirudi aurrera doazela, nahiz eta, lurjaberen batek sinatzeko asmorik ez izan, bere eskubideak defendatuz.

HURRENGO DEIALDIAK:

Apirilak 8: Kontzentrazioa Anoetako plazan 19:30etan.
Apirilak 15: Hitzaldia Aiztondoko AHTren inguruko egoera Zizurkilen (Aiztondoko gazteek antolatua).
Apirilak 16: Mendi martxa Aiztondon  (Aiztondoko gazteek antolatua)