AHT-ren aurkako pintaketengatik epaiketaren bigarren zatia

Gaur ostirala (apirilak 8) goizeko 11 t'erdietan hasi da Nafarroako Auzitegian AHT-ren aurkako pintaketak egitea egotzita epaituak ziren lau pertsinen aurkako saioaren bigarren zatia.

Hasiera batean beraiei 20-24 hilabetetako kartzela zigorra eta guztien artean 20.000 euroko isuna eskatzen bazitzaien ere, fiskalak falat bezala egoztea eta 3.600 euroko kalteordaina ordaintzea eskaini zien, baina akusatuek ez zuten onartu tribunala onartzen ez zutelako. Zizur Nagusiko udaltzainek eta polizia foral batek deklaratu ostean, akusatuek ez zuten deklaratu nahi izan ez ziotelako epaileari zilegitasunik onartzen epaitzeko, epaiketa politikotzat ulertzen zutelako horrelako eskaera fiskala tarteko izanda.

Epaiketaren bigarren zatia Afganistanen dagoen guardiazibil baten deklarazioarekin hasi da, testigu bezala zitatua zegoena baina bake misioan zegoelako agertu ezin izan dena. Ez du akusatuetako inor identifikatu ahal izan pintaketen egile bezala. Epaituek azken hitzaren eskubidea erabili nahi izan dutenean beraien arrazonamendua emateko, epaileak moztu egin ditu horrek epaiketarekin zerikusirik ez daiukatela esanez.

Bukatzeko, esan beharra aurreko kartzela eta isun eskaers fiskalak delitutik falta bezala izendatzera pasa dela, sei egunetako etxe barruko egonaldia eta 3.600 euroko kalte ordainen ordainketa izango litzakeena. Defentsak absoluzioa eskatu du akusatuentzat, zigortzeko zantzuak egon arren balizko frogarik aurkeztu ez delako. Gainera, erantzunkizun zibilari dagokionez, Zizur Nagusiko Udalak eskatu este duen ere ez du horrelakorik eskatu dakigunez. Inolako zor agiririk ez du aurkeztuezta ere garbiketa lanek izan duten kostua dela eta.

Epaiketa burutu bitartean, kontzentrazioa burutu dute AHTa eta epaiketaren aurka. Epaitutako pertsonek erabat aurretiaz pentsatutzat jotzen dugu aurkaritza beldurtu asmoz hasierako eskaera fiskala makroproiektu honen aurrean. Urtebetean kartzela zigorraren mehatxupean izan gaituzte, nahiz eta abokatuak errekurtso bat jarri zuen falta eskaerarekin epaituak izan gintezen eta delitupean. Ministeritza fiskalak eskaera jeitsi behar izan duela ulertu dugu, zeinak argi eta garbi uzten duen hasierako eskaera horren helburu politikoa.

kAHTeak txikitu!!!