Aitor Esnaola, AHTren aurka tinko egin duen jabea, atxilotua ETArekin zerikuzia duelakoan
Legorretako Aitor Esnaola eta bere anaia Igor atxilotu dituzte astearte goizean, ETArekin zerikuzia dutelakoan.
AHTren aurka gabiltzanok estimuan dugu Berostegi auzoko Olalde baserriko Aitor Esnaola, izan ere baserri hortatik doa AHTren trazaketa, eta proiektu txikitzaile horren aurrean Aitorren jarrera tinkoa izan da.
Hasteko desjabetzak errazteko presioak jasan zituen beste jabe askok bezala, baina Aitorrek txantaiari aurre egin eta bere lurretan egiteko eskubidea betetzea exigitu zuen. Ondoren AHTren aurkariek expropiatzera zihoazten lurra
bertatik defendatzen saiatu ginen.
Hurrengo hilabeteetan zundaketak baimen edo baimenik gabe egiteko helburuarekin jasarpena jasan zuen eta baimen gabeko zundaketa baten aurreko tirabira baten aitxakiaz salaketa neurrigabea eta epaiketa izan zituen. Amore ematen ez zuela edo anaiari ere autoan mailatuak egin eta irainak idatzi zizkioten.
Berostegiko basoetan ere, hainbat lagun 120 urte inguru zituzten pagoetara igo ziren 20 m-ko altueran, zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik EZ! lemapean AHTren aurkako erresistentzia ildo berria irekiz.
Gelditour ekimenaren inguruan AHT Gelditu! elkarlanak egin zuen bideoan ere ikus dezakazu Aitor Esnaolak egin zuen ekarpena.
- Gehitu iruzkin berria
- 3471 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 28 aste 2 ordu
duela 28 aste 4 ordu
duela 35 aste egun 1
duela 45 aste 5 egun
duela 46 aste 3 egun
duela 49 aste 6 egun
duela 50 aste egun 1
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste