ELAk Nafarroako AHT dirua xahutzea dela salatzen du
ELAk Nafarroako AHTren Cadreita eta Villafranca arteko lehen zatiaren lizitazioa diru xahuketa dela salatu nahi du. Zati honetako 8,5 kilometroek 42 milioi eurotik gorako kostua izango dute, hau da, kilometroko ia 5 milioi euro.
Nafarroako presidenteak obra hau inoiz egingo den inbertsio handiena dela eta harro dago. ELArentzat onartezina da daukagun egoera ekonomikoarekin eta egin diren murrizketa sozial guztiekin, horrelako aurrekontuak dituzten eta beharrezkoak ez diren proiektuak planteatzea. Nafarroako Gobernuko etxebizitza arlorako diru partida osoa 8,5 kilometro hauen parekoa izango da.
ELAk gogorarazten du Sustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroako AHTren Inguen Eraginaren Aitorpenaren kontra jarririko errekurtsoa dagoela. 2004ko abuztuan onarturiko eta 5 urterako balio zuten Ingurumen Eraginaren Aitorpenaren baliozkotasun faltan oinarrituriko errekurtsoa da, beraz, AHTren lanak arauz kontrako egoeran hasiko dira.
Arrazoi hauengatik ELAk AHTren lan hauek eta Nafarroako proiektu osoa geldiaraztea exijitzen du, obra bideraezina delako eta ondorio larriak eragingo dituelako ingurumenean, ekonomian eta arlo sozialean.
- Gehitu iruzkin berria
- 2594 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 27 aste 5 egun
duela 27 aste 5 egun
duela 34 aste 6 egun
duela 45 aste 3 egun
duela 46 aste egun 1
duela 49 aste 4 egun
duela 49 aste 6 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste