Txirrindula martxa Castejon-Tafalla-Iruñea. Maiatzaren 28-29
Az, 25/05/2011 - 11:37 -n ahtez -k idatzia
AHT NAFARROAN: HASI BAINO LEHEN GELDI DEZAGUN
AHT Gelditu! Elkarlanak Maiatzaren 28 eta 29an Castejon eta Iruñea artean burutuko den txirrindula martxan parte hartzera deitzen du. Nafarroako AHTren egitasmoaren lehen zatia, hain zuzen, tarte horretakoa da.
Ekimen horren helburuak honako hauek dira:
- Lehenik eta behin, AHTk sortuko lituzkeen txikizioak bertatik bertara ikustea. Dakizuenez, aurtengo udan Kadreita eta Alesbes artean lanak hastekoak dira. Halaber, AHTrekin lotura estua duten azpiegituren eraginez jabetzea , besteak beste Castejongo zentral termikoak, Alaizko harrobiak, autobide elektrikoa ,...
- AHTk kalteturiko eskualdetako oposatzaileen arteko harreman eta informazio trukaketa ahalbidetzea, beronek bultzatzen duen estres kulturaren aldean abiadura motela erabiliz.
- Nafarroako historian sekulan izandako egitasmorik txikitzaile eta xahutzaileena salatzea. Izan ere, ingurugiroari atzera bueltarik gabeko kalteak sortuko lizkioke eta murrizketa sozial ikaragarriak suertatzen ari diren garaian energia, zein diru xahuketa arrazoigabeak suposatuko lituzke. Halaber, azpimarratu behar da inposatutako azpiegitura hau bankuak zein eraikitze enpresak bezalako botereguneentzat baizik ez litzateke mesedegarri izanen, eta bakar bakarrik populazioaren gutxiengo batek erabiliko zuela minutu eskax batzuk irabazteko.
Larunbata 28: Castejon – Tafalla. 49 km.
Igandea 29 : Tafalla- Iruñea. 44 km.
Egitarau osoa, oharrak eta izen ematea Iruñerriako webean.
Etiketa(k):
- Gehitu iruzkin berria
- 2648 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 27 aste 6 egun
duela 27 aste 6 egun
duela 35 aste 17 ordu
duela 45 aste 4 egun
duela 46 aste 2 egun
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 18 ordu
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 11 aste