Akanpadatik Oinddira, Hernani osoa eta haratago ikusteko

Gaur goizean, AHTaren akanpadan dauden lagunak eta hauekin batera hainbat herritar mendi martxara abiatu dira, 60 bat lagun denera. Akanpalekutik bertatik abiatu, eta Osinaga auzoan barrena AHTaren proiektuaren trazaketaren nondik norakoa ezagutuko dute, eta honek sor ditzakeen kalte ekolojikoei eta sozialei buruz hitz egingo dute.
Honekin batera Tolarieta auzoan argindar subestazioa egiteko proiektua ere bada, AHTa hornitzeko 10000 metro karratuko subestazioa eta 400000 voltioko potentzia izango luken subestazio elektrikoa egiteko proiektua baitago.
Ibilbidean geldiunea egin dute Errotaran erdikoa baserrian eta bertan “Transformación urbana y conflictividad social” izeneko hitzaldia izan dute, Granadako La Corrala ikerketa antropologikoen taldearen eskutik.
Bertan, hirien eraldaketa prozesuari (auzoak hondatzeari) eta metropolizazioari buruz hitz egin dute, eta honek giarte sarean dituen ondorioei buruz. Hainbat erresisitentzia moduei buruz ere hitz egingo dute, hiri kapitalistek inposaturiko hirigintza ereduei aurre egiteko borrokei buruz.
Ondoren, Muniskoko trikuharrian izango dira inguruan bazkari mokadu bat egin eta Oindi mendira igotzeko. Arratsaldean Arriatxura, akanpalekura itzuliko dira.
Arratsaldeko 5etan Kontrakantxa gaztetxean bi tailer egingo dira, jendeak nahiago duena aukera dezan: “Serigrafia” alde batetik eta “Enkuadernazioa” bestetik.
Ilunabarrean, 7:30ean “Lurra zorua bailitzan” liburuaren aurkezpena egingo du Iñaki Petxarromanek Udaletxeko Areto Nagusian.
21:00etan afaria izango da Arriatxuko jangelan, eta ondoren, Generoari buruzko tertulia izango dugu.
Atzokoan berriz, arratsaldean “Juego y acción teatral” izeneko tailerrean parte hartu genuen. Bertan, helburu nagusia parte hartzaileak antzerki ekintzaren munduan sartzea izan zen. Talde jokuen bidez, adierazpena lantzen dute, taldekako koordinazioa, mugimendua... guzti honen bidez ikusleari erreakzioren bat sortzea lortu nahi da. Eta halaxe gertatu zen Hernanin bertan, Gudarien plazatik pasa ziren ikusleak erabat harrituta geratu baitziren arratsaldean egindako tailerrarekin.
Antzerkia amaituta, “Adin txikikoen zentroak: desarrollismoaren beste negozio bat” Durangaldeko asanblada antidesarrollistaren eskutik izan genuen. Sistema honek adin txikikoak merkantziatzat hartzen dituela salatu zen bertan. Eta era batera edo bestera umeak estatuaren eskuetara pasatzen direnean, negozioa eskubideak baino garrantzitsuagoa dela aipatu zuten.
Ilunabarrean afaria izan genuen, eta ondoren “Alperrikako bizitzen jabe” kantautoreak izan genituen lotara joan aurretik.

Etiketa(k):