Pastela Barcina AHTzalearen aurpegian

MUGITU! MUGIMENDUAREN EKINTZA OKZITANIAKO TOLOSAN

Hiru tartakada eman dizkiote aurpegian Yolanda Barcinari AHTren Nafarroako korridore bezalako azpiegitura suntsitzaile eta xahutzaileak bultzatzaile lotsagarria dela adieraziz. Mugitu! Mugimenduaren partaideek egin dute PLE (Pirinioetako Lan Elkartea) Okzitaniako Tolosan ospatzen ari zen Kontseilu orokorra etetzen zuten bitartean (ikus idazkia). Kronika. Bideoa

PLE barruan 8 lurralde daude, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa barne, eta bertan aipaturiko 8 lurraldeen lehendakariak zeuden. Saio berean Midi-Pyrénées-k azken bi urteotan izandako lehendakaritzaren balantzea eta Nafarroara aginte makilaren eskualdatzea egiten ari zen.

Mugitu!ko kide hauek lehendakariaren oholtzara igota, AHTren aurkako kartelak erakutsiz beren oposaketaren arrazoiak frantsesez azaldu dute, eskuorriak eta AHTren aurkako oihuak botatzen ari ziren bitartean.

Aldiberean, ekintza burutu dutenak hiru tartakada jo diote aurpegian Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria den Yolanda Barcinari. Ekintza honen arrazoia zera izan da: Nafarroako buru politiko den heinean AHTren Nafarroako korridore bezalako azpiegitura suntsitzaile eta xahutzailearen inposaketaren alde egindako ahalegin berebizikoari "esker ona" adieraztea. Gainera, PLEko lehendakaritzaren kargu hartzeari “ongi etorri” ezin dotoreago izan da, erakunde honek oso jarrera desarrollista bait du, bere negozioak sustatzeko Pirinioetan zehar mota guztietako azpiegiturak burutu dituelako eta oraindik gehiago egin nahian dabilelako.

Yolanda Barcinak, bere gobernuko kide guztiekin batera, Nafarroan egin nahi duten AHTren eraikuntzaren “pastel” osoa bereganatu nahi du. Gogoratu behar da, bai berak bai bere gobernukideek azken urte hauetan Nafarroako Aurrezki Kutxako aholkulari gisa urteko 100.000 € ko gainsari bikoitzak jaso dituztela, beren politikari karguaren soldata “txikia”z gain. Orain, PLEko lehendakari gisa soldata ederra ere jasoko du. Berriki, Pirinioak garraio azpiegiturei zabaldu behar zirela lotsarik gabe aldarrikatu zuen Bruselan.

Yolanda Barcina guztiz burumakur, bizkarzain batek eraman du ekintzaren zergatiaren zantzurik izan gabe. Ekintzaileak aretotik atera dira eta kanpoan ekintzaren zergatia komunikabideei azaldu diete.Ez da atxiloketarik izan. Azpimarratu behar dugu ekintza honetan hainbat ekintzaile okzitanok ere parte hartu dutela, Euskal Herrian AHT-ren aurkako borrokari elkartasuna adierazteko.

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'Pastela Barcina AHTzalearen aurpegian'

1. Merengea edo esnegaina zein harrotuago?

Tartaren merengeak inguruak harrotu ditu. Nafarroako parlamentua ozpindu zuen tartakadaren biharamunean tartalariak prentsa aurrea eman zuten tartakada azalduz, aste bete beranduago Nafarroako Parlamentu aurrean kontzentrazioa egin zen, eta larunbatean hainbat herritan, elkartasun adierazpen anitzak jaso dira eta bihar, eguaztena azaroaren 16a,  Madrideko Audientzia Nazionalean deklaratzen duten bitartean kalean kontzentrazioa izango da, eta artsaldean hitzaldia:

Prentsa aurrean tartakadaren azalpena / Rueda de prensa explicando el tartazo.

Comunicado: El Gobierno califica los cómicos tartazos anti-TAV de delito de atentado.

Prentsaurre tartalaria Nafarroako parlamentuan. Convocatorias.

Noel Godin, tartero mayor, y mucha otra gente apoya a los 3 tartalaris.

El TAV nos lleva con las tartas a Madrid.