Tolosan AHTak etxeak botatzen dituela salatu dute

Gaur larunbatean urriaren 22an Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak ekitalditxoa bat burutu du Tolosako Trianguloan. Bertan argazki erakusketa izan da, kaltetutako aldeko maketa eta bestelako informazioa (aldizkariak, esku orriak, irrati kuinak, ) banandu da – ikaragarria jendeak daukan informazio gabezia eta nola eskertzen duten! Musika eta material postua izan da ere eta txikiekin txapak eta eskulan tailerra egin da.

Egun eguzkitxo eta zoragarri honetan erantzuna izugarria izan da. Umeek ondo pasa dute benetan – guk ere bai. Eta helburua argi geratu da: dakigunez (zaratak, paisaian egindako kalteak, etab) proiektua Tolosaldean daukagu jadanik. Azken hilabetetan kanpoaldeko lau etxe (haietako bi baserriak) bota egin dituzte AHT-ren trenbidea eta honentzako behar duten sarbide etab guztirako eraikitzeko. Proiektua aurrera dihoa, ostiralean jakin genuen bezala, kasu guztietan aurrekontuak bikoizten. Bitartean langileek lanpostuak galtzen dituzte eta zerbitzu guztiak murrizten ari dira. Etxeak eskuratzeko laguntzak murriztu dira erabat honen ondorioz. Baina bitartean haiek botatzen dituzte etxeak. Baserritarrek ere krisialdia jasaten ari dira, haien sektorea betidanik krisialdian egon baita. Orain haien lurrak, bideak eta lan eremuak kaltetuak izaten ari dira. Eta baserriak suntsituak ere bai!!!

Atzo kartoiekin (berziklapena), kolorearekin, sormenarekin eta baikortasunez Tolosaldean suntsitutako 4 etxe horiek gogoan izan ditugu. Oraindik beste bat botatzeko geratzen da sei etxebizitzakoa.

Berriro esaten diegu guk proiektu hau ez dugula behar eta ez dugula nahi!

Herriak bizirik, baserriak bizirik; etxeak bai – AHTrik EZ!!!

 Hemen aurki ditzakezu eguneko zenbait argazki

 Banatu den esku-orriaren edukina:

“Ba al zenekien…

-       Tolosan jada 4 etxe bota dituztela AHTren obrak egiteko, eta beste sei eraisteko asmoa dutela?

-       2010ean Osakidetzan 250 milioi euroko murrizketak egin zituzten bitartean, 270 milioi euro gastatu zituztela AHTn?

-       2 urtetan  hezkuntza publikoan 160 milioi  baino gehiago murriztu dituztela, behar ez dugun azpiegitura erraldoi batean dirutza gastatu den bitartean?

-       Dagoeneko proiektu honetan 1000 milioi euro xahutu dituztela, eta hau aurreikusita dagoen gastuaren  %10a besterik ez dela?

-       Azpiegitura honetan lan egiten dutenek  12-19 orduko lanaldiak egiten dituztela, orduko 2-6 euro bitarteko soldatak kobratuz?

-       Dagoeneko 5 behargin hil direla, 4 etorkinak, lan baldintza kaxkarrengatik?

-       890.000 lagun prekarietate egoeran bizi direla  EAEn, eta murrizketekin kopuru honek gora egingo duela? AHT hain premiazkoa ote da haientzat?

AHTk ETXEBIZITZA, OSASUN ETA HEZKUNTZA ESKUBIDEAK MURRIZTEN DITU! NAHIKOA DA! SUNTSIKETARIK EZ, EZTA XAHUKETARIK ERE! “


Ekitaldi honetarako egin zen deialdia:
AHTak etxeak botatzen ditu, urriak 22 Tolosa
eta Audioak

 

Etiketa(k):