Abiadura Handiko Trena eta berau sostengatzen duen gizartearen kontrako jarkunaldiak. Bartzelona abendua 2, 3 eta 4

AHTren kontrako esperientziak eta ikuspuntuak Kapitalaren Europan

Aurkezpena - Programa - Eztabaidarako testuak

Gunther Anders pentsalari eta borrokalari antinuklearrak  esaten zuen merkantzia eta artefaktuak ez direla beharrak asebetetzeko “bitartekoak” soilik, baizik eta merkantzia gehiago eta berriak inposatzen dizkiguten “”aurretiko erabakiak”. Estortsioaren antzeko mekanismo bat da: jarduera batzuk egitera behartzen gaituzte (erostera, adibidez) beldurraraztearen bidez (X merkantzia derrigorrezkoa da), irabazi bat edo beste lortzeko.

Zentzu honetan, Abiadura Handiko Trena kasu eredugarria da: saldu nahi digutenaren kontra, ez da soilik leku batetik bestera azkarrago eramango gaituen garraiobide bat, baizik eta desiragarria ez ezik, aurkeztu nahi diguten  gizarte eredu bakarra.

Eta eredu hau dago AHTren izaeran: munduko merkatuak inposatzen dituen pertsona eta merkantzien etengabeko mugikortasuna, kapital fluxuen azelerazioa eta beharrak etengabe elkartrukatu behar dira guzti honen kostua kontutan hartu gabe. Ikuspuntu honetatik, aurrerapenaren zehar-kalte saihestezin bezala saldu nahi dizkigute azpiegitura honen eraikuntzak gizarteari eragiten dizkion kalteak, ingurumenaren hondatze atzeraezina eta aberrazio teknologikoa. Bizi garen mundu honetako gaitzen eskalazko eredua baino ez da abiadura handiko trena.

Hala ere (edo agian horregatik), AHTren aurka Europan sortu dituen  mugimenduek biluztu egin ditu azpiegitura honek ezkutatzen dituen garapen ekonomiko eta aurrerapen teknologikoaren itxura ederrak. Modu desberdinetan antolatu da errefusa hau: Euskal Herriko AHTaren kontrako asanbladen sarea edo Italiako iparraldeko Comitato di Lotta Popolare No TAV  delakoa. Mugimendu hauek mota desberdinetako praktikak jarri dituzte martxan: sabotajeak, desobedientzia edo Val de Susan sortutako “zonalde askeak”. Mugimenduaren heterogeneitateak, leku bakoitzeko idiosinkrasiak eta lurralde bakoitzeko geografiak mota desberdinetako egoerak eta esperientzia politikoak sortu ditu.

Aurkakotasun hauek, berauen ahalmenak, muga eta perspektibak elkartrukatu nahi ditugu jardunaldi hauen bidez. Eztabaidarako eta esperientzien elkartrukerako gune bat ireki nahi dugu azken finean, egungo eta etorkizuneko aurkakotasunek erresistentziaren plazera har dezaten beste leku batzuetatik.

Viernes 2 de diciembre de 2011
19:00 De la gestión de los flujos a la incógnita de su sabotaje
Por Luis Iriarte, miembro de AHT Gelditu! Elkarlana Iruñerria

Sábado 3-dic
11:00 Experiencias de las luchas contra el TAV en Euskal Herria.
Por miembros de la oposición al TAV en Nafarroa y Vascongadas.
14:00 Comida
16:00 Presentación del libro:
“Pequeño glosario anti TAV”. Desde Val di Susa: un equipaje mínimo en vista de la reanudación de las hostilidades.
A cargo de los editores.
No TAV: una lucha iniciada hace veinte años.
A cargo de compañeros que han participado en la lucha contra el TAV en Val di Susa, Italia.
18:00 De la vida vivida en la “República Libre de Maddalena” al ataque a unas obras que no son.

Domingo 4-dic
11:00 Desde Val di Susa: Militarización, conflicto, perspectivas insurreccionales: reflexiones sobre el tiempo presente
14:00 Comida
15:00 Mesa redonda en torno a las experiencias y perspectivas en la lucha contra el TAV.
Participarán compañeros de AHT Gelditu!, Val di Susa, Asamblea extremeña contra el AVE, etc.

Lugar
Espai Obert: c/Violant d'Hongria 71 1r - 08028 Barcelona

Etiketa(k):