Italiako atxilotuekin Elkartasuna. otsaila 22 Bilbon

Aurtengo urtarrilaren 26an, Italiako Poliziak Val di Susako AHTren aurkako mugimenduaren kontrako sarekada bat burutu zuen. Sarekada honetan 24 atxiloketa egin zituzten Italiako hainbat herritan, beste 14 laguni neurri gogorrak jarri zizkieten eta 50 baino gehiago bizileku eta etxe okupatu miatu ziztuzten. Ekainaren 27ko erresistentzia akanpada desalojatzearen ondorioz izandako gertakariengatik, “agresión y resistencia a la autoridad” karguak ezarri dizkiete. Erresistentzia akanpada hau Valle di Susako AHTren obretan zegoen kokatuta eta bertan poliziaren jarrera bortitza agerian geratu zen. Atxilotuen artean, Torino, Milano, Trento, Pistoia, Genova, Padova, Roma, Napoli eta Frantziako hainbat lagun zeuden.

Ipar ekialdeko bailara honetako AHTren aurkako borroka 90. hamarkadan garatzen hasi zen eta Alpeak eta Val di Susa zeharkatzen dituen Turin eta Lyon lotzen duen tramoan kokatzen da (Lisboa-Kiev lotura europearraren barnean). Urte hauetan zehar, bizilagunek protesta ugari eta jarraiak egin dituzte eta hauen aurrean, Estatuak, gero eta biolentzia polizial haundiagoarekin erantzun du. Azken urteetan, bailarak, manifestazioetan errepresioa eta zonaldearen militarizazioa jasan du.

Oraingo atxiloketen bitartez, AHTren aurkako borrokaren kriminalizazioan Estatu Italiarrak beste pauso bat eman du. Barne gatazkak sortu nahi ditu, izaera heterogeneoa aldarrikatu duen mugimendua zatitu nahian.

Asko izan dira atxilotuekiko elkartasuna eta egoera salatzeko egin diren protesta ekintzak Italian. Gogoratu nahi dugu halaber, otsailaren 25ean, Bussoleno eta Susa artean (Italian) egingo dela manifestazioa.

Atxilotuekiko gure elkartasuna adierazteko eta AHTaren aurkako mugimenduaren kontrako errepresioa salatzeko, Bilbon, Gescrap Bizkaia eta Montepaschi Siena (Italiakoa) saskibalio partidua hasi baino lehen beste KONTZENTRAZIOA egitera dei egiten dugu: otsailaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Bilbo Arena aurrean, Miribillan.

AHTaren aurkako mugimenduko lagunen askatasuna eta absoluzioa!

Ez Val di Susan ez inon, AHTrik EZ!

AHTaren Aurkako Asanblada

 

iruzkin 1 for 'Italiako atxilotuekin Elkartasuna. otsaila 22 Bilbon'

1. Italiako atxilotuekin elkartasuna Miribillan

Kontzentrazioko argazki eta eskuorria