Hiru kamioi, eskabadora bat eta bulldozer bat hondatu zituzten herenegun gauean Osiñagan, AHTko obretan

Hernaniko Kronika - 2012/11/15 - Osteguna

Astelehena eta asteartea bitarteko gauean, bost makina hondatu zituzten Osiñagan, Okelegikogaina inguruan. Bulldozer bati kableak moztu zizkioten, eta eskadora bati eta hiru kamioiri burni txirbilla (biruta) sartu gasolina deposituan. AHTko obretan dabiltza bost makina horiek, eta goizean konturatu ziren langileak, makinak martxan jarri zituztenean. Atzo goizean konpontzen saiatzen ari ziren artean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ikerketa zabalik dago, eta oraindik ez dago beste berririk.

Etiketa(k):