Aupa Anoeta. Desjabetzari aurre egiten
AHTren Hernialde-Zizurkil zatiko desjabetzak. Argazkiak eta kronika
Gaur, urtarrilak 17, goizeko 8.30etan bildu gara Anoetako Udaletxearen aurrean “Desjabetzerik ez! AHTrik ez!” lelopean. Hernialde-Zizurkil zatiko Anoetako lurretako desjabetzeak egitekoak dira egun guztian zehar, goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 8ak arte.
28 lurjaberi kenduko dizkiete lurrak eta hauetariko gehienek desjabetzeak Udaletxean ez sinatzeko erabakia hartu dute. Euren eskubideak exijituz, kenduko dizkieten lurrak markatu eta izenpetzeak lurretan bertan egitea eskatu dute. Zalantzarik gabe, jarrera eredugarria iruditzen zaigu, orain artean eskualdean izan diren kasuetan ez bezala, guztiek bat eginik lur-kentzeen inposaketen aurrean dituzten eskubideak aldarrikatzeko erabakia hartu dutelako.
Beste behin ere, Anoetako herriak AHTaren proiektuaren aurkako jarrera erakutsi du. Lehenago herritarrek herri-galdeketan ezetza eman zuten, Udalak beti izan du aurkako jarrera eta gaurkoan lurjabeek ere inposaketen gainetik euren eskubideak exijitzeko hautua egin dute.
- Gehitu iruzkin berria
- 839 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email



Azken iruzkinak
duela 32 aste 3 ordu
duela 32 aste 5 ordu
duela 39 aste egun 1
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 3 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 2 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste
duela urte 1 15 aste