Mahaingurua Donostia 2016 kultura edo merkatilizazioa. Otsaila-25

MAHAINGURUA: “AZPIEGITURAK, AHT ETA 2016 KULTUR HIRIBURUTZA: KULTUR ERALDAKETA ALA HIRIAREN MERKANTZILIZAZIOA HELBURU?”

Eguna: Otsailak 25 asteartea

Partehartzaileak:

-Santi Eraso (Artelekuko eta 2009tik 2011ra Kultur Hiriburutzako zuzendari ohia)

-Unai Fernandez de Betoño (arkitektoa eta EHU-UPVen hirigintza irakaslea)

-Markel ormazabal (aktibista soziala)

Tokia: Kortxoenea Gaztetxea, Donostia.

Ordua: arratsaldeko 7etan

Antolatzailea: AHTren aurkako Donostiako taldea

KARTELA: atxikita bidaltzen dizuegu

Otsailak 25 asteartean, “Azpiegiturak, AHT eta 2016 Kultur Hiriburutza: Kultur eraldaketa ala hiriaren merkantzilizazioa helburu” izenburupean mahaingurua antolatu du AHTren aurkako Donostiako taldeak, arratsaldeko 7etan Kortxoenea Gaztetxean (Gros-Ulia auzoan, Indianoenea kalea16). Ekimena joan den urtarrilean AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Donostian egin zuen ekintza erreibindikatibo baten ondorioz piztutako erreakzio harrigarrien haritik sortu da, hain zuzen ere Donostiaren 2016 urteko Europako Kultur Hiriburutza sustatzeko Igeldoko mendi magalean jarrita dagoen “DSS 2016 EU” logo erraldoia “AHT TAV EZ” leloarekin estali eta AHTren aurkako aldarrikapena 10 egunez egon zelarik Kontxako badiako bazter guztietatik ikusgai. Hori dela eta, Donostiako Kultur Hiriburutzaren afera eta horrekin sustatzen den hiri eredua zein den eztabaidan jartzeko eta modu kritikoan interpretatzeko lagundu nahi duen mahainguru honetan parte hartzeko animatzen dugu; hain zuzen ere 2016ko Hiriburutzaren inguruan azken urteotan Donostiako talde sozialen artean apenas eman ez den hausnarketari eta eztabaidari bultzada bat emateko.

 

MESA REDONDA SOBRE “INFRAESTRUCTURAS, TAV Y CAPITALIDAD CULTURAL: ¿TRANSFORMACIÓN CULTURAL O MERCANTILIZACIÓN DE LA CIUDAD?”

Fecha: Martes 25 de febrero

Participantes:

-Santi Eraso (Ex director de Arteleku y de la Capitalidad Cultural entre 2009-2011)

-Unai Fernandez de Betoño (arquitecto y profesor de urbanismo en la EHU-UPV)

-Markel Ormazabal (activista social)

Lugar: Gaztetxe Kortxoenea, Donostia

Hora: 19’00h.

Organiza: Grupo contra el TAV de Donostia

Cartel: ver archivo adjunto

El martes 25 de febrero, el Grupo de Donostia contra el TAV ha organizado una mesa redonda sobre “Infraestructuras, TAV y Capitalidad Cultural 2016: ¿Transformación cultural o mercantilización de la ciudad?” que tendrá lugar a las 19h en el Gaztetxe Kortxoenea (Gros-Ulia, K/ Indianoenea 16). La iniciativa ha surgido a raíz de las sorprendentes reacciones suscitadas ante la acción reivindicativa realizada el pasado mes de enero por Mugitu!, movimiento de desobediencia al TAV que reemplazó el enorme logo “DSS 2016 EU” promotor de la Capitalidad Cultural con el lema “AHT TAV EZ” en las laderas del monte Igeldo, donde éste permaneció durante 10 días visible desde todos los alrededores de la bahía de La Concha. A partir de ahí, animamos a participar en esta mesa redonda que pretende poner en discusión y ayudar a interpretar de manera crítica el proyecto de la Capitalidad Cultural y su relación con el modelo de ciudad que se promueve para Donostia; impulsando un debate sobre la Capitalidad 2016 que en los últimos años prácticamente no se ha dado entre los colectivos sociales de Donostia.

 

AURKEZPEN GISA:

Otsailak 25 asteartean, “Azpiegiturak, AHT eta 2016 Kultur Hiriburutza: Kultur eraldaketa hala hiriaren merkantzilizazioa helburu” izenburupean mahaingurua antolatu du AHTren aurkako Donostiako taldeak, arratsaldeko 7etan Kortxoenea Gaztetxean (Gros-Ulia auzoan, Indianoenea kalea16).

Ekimena joan den urtarrilean AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak Donostian egin zuen ekintza erreibindikatibo baten ondorioz piztutako erreakzio harrigarrien haritik sortu da, hain zuzen ere Donostiaren 2016 urteko Europako Kultur Hiriburutza sustatzeko Igeldoko mendi magalean jarrita dagoen “DSS 2016 EU” logo erraldoia “AHT TAV EZ” leloarekin estali eta AHTren aurkako aldarrikapena 10 egunez egon zelarik Kontxako badiako bazter guztietatik ikusgai. Izan ere, gertaera hori zenbait komunikabidek “sabotaia”tzat eta “2016ren kontrako boikot aste”tzat jo duten bitartean, Kultur Hiriburutzaren bulegotik aldiz “egitasmoan AHTri buruz egiten diren aipamenak aurreko udal gobernuaren inposaketa izan zirela” ziurtatu digute; eta Santi Erasok berak (2009tik 2011ra Europako Kultur Hiriburutzako egitasmoaren zuzendari ohiak, alegia) bere jarrera zein den biribilki argitu nahi izan digu era berean: “Gure proiektuan AHT aipatzen den arren, udal gobernu hark esplizituki aginduta, nire iritzi pertsonalaren kontra, azpiegitura-lan handiak ez dira inoiz babesten”; eta gaineratu du, “guk hasieratik bereiztu nahi izan dugu, zoritxarrez askotan kapitalaren Europari atxikita ibili diren Europako kultur hiriburuen marka eta eredu horietatik”.

Gauzak horrela, Donostiako Kultur Hiriburutzaren afera eta horrekin sustatzen den hiri eredua zein den eztabaidan jartzeko eta modu kritikoan interpretatzeko lagundu nahi duen mahainguru honetan parte hartzeko animatzen dugu. Kontua ez da Hiriburutzaren programako ekitaldiak nolakoak izango diren, 60 milioi eurotik gorako aurrekontua duen egitasmo horren zentzua eta egitura orokorra eztabaidatzea baizik. Hau da, jarrera ofizialek egitasmoaren jomugan “kultur eraldaketa” jartzen badute ere, gutxieneko azterketa kritiko batek hori gezurtatzen du, “kultur hiriburutza europar” horien helburua turismoari begira hiriaren marketing irudi bat sustatzea dela erakutsiz eta iharduera kulturalari dagokionean aditu zein profesionalen esku botere gero eta handiagoa delagatzea dakartela ohartaraziz, AHT bezalako “proiektu handiak” legitimatzeko baliagarriak izateaz gain.

AHTri gagozkiola, adibidez, gure ustez guztiz salagarria da DSS2016 Proiektuak behin eta berriz agertzen duen ahoberokeria, bere esaneten “azpiegitura berriek hiriaren konektibidadea areagotuko baitute, eta 2016ean hiria Europako Kultur Hiriburutza hartzeko baldintzarik onenetan egongo da beraz (…) Proiektu “izarrak” AHT eta Metroa izango dira (…) DSS2016 proiektua prestatzen ari den aldi berean 5.000 milioi eurotik gorako inbertsioak daude aurrikusita, AHT eta metroa bezalako garraio eta komunikazio azpiegitura handietan egingo diren inbertsioak nabarmentzen direlarik (…) AHTren etorrera eta eskualdeko metroa dira gure aukera eta abantaila garrantzitsuenak iriskortasunari dagokionean (...) 2016 urterako abiadura handiko trenak (AVE) Donostia ordu erdi inguruko denboretan lotuko du Bilbo, Gasteiz eta Iruñearekin, eta 2 ordu eskasetan lotuko da Madrilekin, hiriaren bisitari-fluxuak handituko ditu eta europarrei hiria bisitatzeko aukera erraztuko die (…) Espainiako eta Europako merkatu turistiko garrantzitsuenekin lotuko duen Europako Abiadura Handiko Sarean parte hartzea, lurraldean dauden nazioarteko aireportuak, eta euskal Y-ak (AHT sarea) nahiz eremu metropolitanoko METROAK dakarten barne-konektibitatea, gure Hautagaitzaren apustu turistikoari begira funtzezkoa den ELKARBIZITZA eta igarobide espazio komun bat sortzen dute”. Etabar, etabar…

AHTri buruz halako “aipamen” ugari egiten dira DSS2016 “Proiektu Finala”n, eta Donostia Europako kultur hiriburu izan dadin Europako Batzordearen aldekotasuna lortu zuen dokumentu horretan, hiriaren azpiegitura “bikainen” artean goraipatzen dira halaber “Gipuzkoa eta Euskadi osoa zeharkatzen duten autopista eta autobideen sare trinkoa”, baita “2016ean hiri-erdialdearekin zuzenean lotura egingo duen Metroaren 1 linea”, “AHTren geltokiaren ondoan eraikiko den lurrazpiko geltoki intermodal berria”, Pasaian “kanpoaldera aldatuko den portua” eta “Donostiako aireportuaz gain, 100 kilometroko erradioan aurkitzen diren Bilbo, Gasteiz, Biarritz eta Iruñeako aireportuak” ere.

Horrenbestez, gure ustez bistan dago Kultur Hiriburutzak gizartea eta kultura antolatzeko modu jakin bati erantzuten diola, bere helburuen artean nabarmenki “proiektu estrategikoak abian jartzen laguntzea” eta “kultur ihardueren arloko ekonomian hiria europako abangoardian kokokatzea” seinalatzen baititu, planaren ardatz nagusia turismoaren gehikuntza lortzea dela ahaztu gabe, Donostialdeko “ingurune metropolitanoan 2.500.000ko kuotara iritsi behar lukeena” bere aurrikuspenen arabera.

Hala ere, 2016 Hiriburutza asmo onez apailatutako plan baten eta orotarako kontsentsu-fabrika baten gisa ere aurkezten zaigu. Ez alperrik, egitasmoa aurreko alkatearen eta teorian planteamendu erradikalez jantzitako kultur arloko talde eragile baten arteko konpromezuaren emaitza izan zen bere sorreratik, non udal gobernuaren aspirazioari falta zitzaion bultzada bizigarria eman baitzion talde honek. Hortaz, Hiriburutzaren kudeatzaileen diskurtsoa “kontsentsuala” bilakatzen da eta “aurrerakoia” izateaz harro agertzen da, garapen ekologikoa, aniztasunaren kudeaketa, kultur sormena eta berrikuntzaren erretorikarekin sistemari atxikitzeko bide berriak eskainiz, “globalizazioa gizatiarragoa egite aldera”...

Ondorioz sortzen den nahasmenduak aurkakotasun oro indargabetzen du, eta “hiritarren partehatzea” da gero egitasmoaren lelo nagusietako bat; zehazkiago, “hiritarren partehartze aktibo eta konprometitua” internet bidez eragin asmo dute Hiriburutzaren sustatzaileek, “sare sozialetan” eta komunikazio- teknologia berriek sorturiko harreman espazio berrietan “arreta berezia jarriko duen estrategia digital oso bat diseinatuz”, dinamika hiritarrak intergatzeko eta “emozioak mobilizatzeko” asmoz. Horrek guztiak herritaren partehartze zuzenaren aurkako asmakizun bat dirudi, ordea, jendarteak informatzeko, eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko benetazko espazio publikorik ez duenez.

 

Hori denagatik, egitasmo horrekiko AHTren aurkako taldean daukagun jarrera arras kritikoa izanik, jende guztiari mahainguruan parte hartzeko gonbitea egiten diogu, hain zuzen ere 2016ko Hiriburutzaren inguruan azken urteotan Donostiako talde sozialen artean apenas eman ez den hausnarketari eta eztabaidari bultzada bat emateko.

 

AHTren aurkako Donostiako taldea

 

A MODO DE PRESENTACION:

El martes 25 de febrero, el Grupo de Donostia contra el TAV ha organizado una mesa redonda sobre “Infraestructuras, TAV y Capitalidad Cultural 2016: ¿Transformación cultural o mercantilización de la ciudad?” que tendrá lugar a las 19h en el Gaztetxe Kortxoenea (Gros-Ulia, K/ Indianoenea 16).

La iniciativa ha surgido a raíz de las sorprendentes reacciones suscitadas ante la acción reivindicativa realizada el pasado mes de enero por Mugitu!, movimiento de desobediencia al TAV que reemplazó el enorme logo “DSS 2016 EU” promotor de la Capitalidad Cultural con el lema “AHT TAV EZ” en las laderas del monte Igeldo, donde éste permaneció durante 10 días visible desde todos los alrededores de la bahía de La Concha. En efecto, mientras que algunos medios de comunicación han calificado el hecho de “sabotaje” y de “semana de boicot al 2016”, desde la Oficina de la Capitalidad nos han asegurado en cambio que “las menciones al TAV que figuran en el proyecto fueron una imposición del anterior equipo de gobierno municipal”, al tiempo que Santi Eraso (quien fue entre 2009 y 2011 el director de la candidatura para la Capital Europea de la Cultura 2016) también nos ha expresado con rotundidad su posición, manifestando a título personal que “aunque en nuestro proyecto se menciona el TAV, por orden explícita de aquel equipo de gobierno, contra mi opinión personal, nunca se apoyan las grandes infraestructuras”; tras lo cual añade que “nosotros, desde el principio, tratamos de diferenciarnos de esos modelos y su vinculación a la Europa del capital, de la que lamentablemente han colgado en muchas ocasiones las marcas de las capitales europeas de la cultura”.

A partir de ahí, animamos a participar en esta mesa redonda que pretende poner en discusión y ayudar a interpretar de manera crítica el proyecto de la Capitalidad Cultural y su relación con el modelo de ciudad que se promueve para Donostia. Es decir, no se trata de discutir qué clase de eventos se van a desarrollar, sino de cuestionar el sentido y la estructura general de este evento presupuestado en más de 60 millones de euros: nos referimos a que las posturas oficiales explican el proyecto apelando a la “transformación de la cultura”, mientras que un mínimo análisis crítico revela que esas “capitalidades europeas de la cultura” tienen como objetivo promocionar una imagen de marketing de la ciudad con destino al turismo y conllevan una delegación de poder cada vez mayor en los expertos y profesionales de la gestión de la cultura, además de ser una fuente de legitimación de los “grandes proyectos” de infraestructura como el TAV.

A este respecto, denunciamos que el Proyecto DSS2016EU nos habla de que “las nuevas infraestructuras multiplicarán la conectividad de la ciudad, de modo que en 2016 la ciudad estará en las mejores condiciones de acoger la Capitalidad Europea de la Cultura (…) Los proyectos estrella serán el AVE y el Metro (…) Coincidiendo con el período de preparación y desarrollo de DSS2016EU están previstas inversiones superiores a los 5.000 millones de euros, donde destacan las inversiones en grandes infraestructuras de transporte y comunicaciones como el TAV o el metro (…) La llegada del AVE y del Metro comarcal son nuestras principales bazas en lo que se refiere a la accesibilidad (...) Para 2016 el tren de alta velocidad o AVE conectará Donostia-San Sebastian con Bilbao, Vitoria y Pamplona en tiempos que rondarán la media hora y con Madrid en algo más de 2 horas, aumentará el flujo de visitantes a la ciudad y facilitará a los europeos la visita a la ciudad (…) La participación de la ciudad en la Red de Alta Velocidad Europea que conectará con los principales mercados turísticos españoles y europeos, la red de aeropuertos internacionales del territorio y la conectividad interna que la Y vasca (red AVE) y el METRO del área metropolitana aportan, generan un espacio común de CONVIVIENCIA y tránsito clave para la apuesta turística de la Candidatura”. Etc, etc...

Todas estas “menciones” al TAV se encuentran en el “Proyecto Final” DSS2016EU que fue el documento ganador de la candidatura de Donostia ante la Comisión Europea y que también nos vende como “excelencias” de la ciudad “la tupida red de autopistas y autovías de Gipuzkoa y del conjunto de Euskadi”, “la línea 1 del Metro que en 2016 estará conectado directamente con el centro de la ciudad”, “la nueva estación intermodal subterránea que se construirá junto a la estación del TAV”, sin olvidar que “el puerto será trasladado al exterior” en Pasaia y que “además del aeropuerto de San Sebastian, en un radio de 100 kilómetros se encuentran los aeropuertos de Bilbao, Vitoria, Biarritz y Pamplona”.

A nuestro entender, resulta obvio que la Capitalidad Cultural representa por lo tanto una forma muy determinada de organizar la sociedad y la cultura, puesto que “actuará como facilitador para la culminación de proyectos estratégicos” y pretende “situar a la ciudad en la vanguardia europea como referente en actividades relacionadas con la economía del sector cultural”, generando un incremento de turistas que según sus previsiones “deberían alcanzar la cota de 2.500.000 en el entorno metropolitano” de Donostialdea.

Ahora bien, la Capitalidad 2016 se nos presenta por otro lado como un plan jalonado de buenas intenciones y una auténtica máquina de fabricación de consenso. De hecho, la gestación del proyecto fue desde el comienzo el resultado de un compromiso entre el anterior alcalde y un equipo de agentes culturales que desde la radicalidad teórica de sus planteamientos aportó la savia renovadora que le faltaba a la aspiración del gobierno municipal. Así que el discurso de los gestores del proyecto se vuelve consensual y alardea de su progresismo, proporcionando nuevas formas de adhesión al sistema basadas en la retórica ecológica del desarrollo, la gestión de la diversidad, la cultura creativa y la innovación para “contribuir a humanizar la globalización”...

La confusión resultante disuelve los antagonismos y la “participación ciudadana” es luego otro de sus eslóganes; respecto a lo cual, en ausencia de un verdadero espacio público de información, debate y toma de decisiones, los promotores de la Capitalidad ponen el énfasis en la “participación activa y comprometida de la ciudadanía” vía internet, que en este caso es el antídoto a la intervención directa de los habitantes, “diseñando toda una estrategia digital con mucho foco en las redes sociales” y en los nuevos espacios relacionales generados por las últimas tecnologías de la comunicación para integrar las dinámicas ciudadanas y “movilizar las emociones”.

Con todo, desde la postura crítica que en el grupo contra el TAV tenemos ante el evento, invitamos a todo el mundo a participar en la mesa redonda para impulsar un debate sobre la Capitalidad 2016 que en los últimos años prácticamente no se ha dado entre los colectivos sociales de Donostia.

 

Grupo de Donostia contra el TAV