Itsasmendikoi-ko ikasleon AHTren Aurkako Konzentrazioa

Derio-tik jaso dugun komunikatua "2007-ko Otsailaren 6an den honetan [Logotipoa kendu ez ezezik salahaketa jartzearen mehatxua helarazi digute]Itsasmendikoi nekazal eskolako ikasleok AHTaren kontrako elkarretaratzea burutu dugu Derioko errotondan goizeko 8:15etan. Urbinako lanen hasiera eta Abadiño-Durango eta Arasate-Elorrio bide zatian adjudikazioak salatzeko. Lau arrazoirengatik bildu gara batez ere: -Eusko Jaurlaritzaren menpeko Nekazal Eskolako ikasleak izanik, AHT-aren proiektuak landa ingurunean izango duen eragina salatu nahi dugu landa garapenaren kontrakoa da proiektua, ingurunean izango dituen kalteak historiko eta itzulezinak izateaz gain. Nekazal arloko ikasleak izanik, gure eskolaren arduradun den Eusko Jaularitzarekin gure desadostasuna argi utzi nahi dugu, eta beren kontraesanak salatu.[Logotipoa kendu ez ezezik salahaketa jartzearen mehatxua helarazi digute] -Proiektu honek duen aurrekontua, EH-n eman den handiena izango dena, gure ustez askoz garrantzitsuak diren beste arlo batzutara bideratu beharko litzateke, hala nola: hezkuntza, Landa garapena, ingurugiroa, etxebizitza… -Azpiegitura berrien eraikuntzek garraio arazoak ez dituztela konpontzen frogatu dago, arazoaren muinera jotzen ez bada. Horren adibide garbia da bildu garen errotonda hau, ibilgailu pilaketak goizero jasaten jarraitzen duena Txorierriko korridore “berria” dagoen arren. -Dimentsio erraldoiko proiektua izan arren Eusko Jaurlaritzak honen ezagutaraztean bere ezaugarri izan duen informazio eta salatu nahi dugu. Horrengatik inposaketa izugarria dela argi utzi nahi dugu, gai honen inguruen beren iritzia eman duten (AHTrik EZ) milaka herritarrei entzungor eginez. Guk astero elkarrataratzea egiten jarraituko dugu, honelako proiektu batek gure lurrean, gure lurretik eta gure lurrarekin bizitzeko aukera mehatxatzen duelako."