Durango Martxoak 31

"Martxoak 31an gazteok AHTari Ez!" lelopean ekintza-sorta eratu du, martxoaren 31an, Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanblada Koordinakundeak Durangon. AHTak Durangaldean izango duen eraginaz jarduteko mahaingurua eratu dute, goizean, eta hori zelan gelditu eztabaidatzeko aukera ere izango da. Triki-poteoa eta bazkaria ere izango dira eta, 17:30ean, “jai giroko manifestazio koloretsua , kale animazio, graffiti, aizkolari, ikuskizunekin…â€. Merkatu plazan amaituko da. Oliba Gorriak, Kloratita, Exum, Elecrtric Souls eta Saxexfulls taldeek emango dute kontzertua bertan, 19:30ean. Sapuetxen, berriz, Izeba Pilarren Ilobak, Izate, Garagardo Gura eta Infernuko Panpinak taldeek joko dute. Egitaraua Zarata-traka: Petardo eta txapligoak, 11:00etan. AHTaren eragina Durangaldean erakusteko informazio panelak ipiniko dituzte. Mahaingurua: Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlana Andra Marian, 12:00etan. Triki-poteoa: Alde Zaharrean, 13:30ean. Bazkaria: Andra Mariako elizpean, 14:30ean. Gero, Durangaldeko bertsolariak. Manifestazioa: Jai giro koloretsuan, 17:30ean. Kontzertuak: Merkatu plazan eta Sapuetxe gaztetxean, 19:30ean.
- 15959 irakurketak
- a
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 3 egun
duela 27 aste 3 egun
duela 34 aste 4 egun
duela 45 aste egun 1
duela 46 aste 33 min
duela 49 aste 2 egun
duela 49 aste 5 egun
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 10 aste