Manifestazioa Durangon ekainaren 16an, 6:30pm

Abiadura Handiko Trenaren lanak gure eskualdean berehala hasi daitezkeela ikusita,...Erakundeak, publizitate-kanpaina lotsagarriaren bidez, AHT beste kontsumo-produktu bat bezala saltzera mugatu dira...AHT Gelditu Elkarlanetik, kulturan, sindikalgintzan, politikan eta kiroletan diharduten Durangoko hainbat talderekin batera,...Mila arrazoi daude, AHTrik EZ!

DURANGON 2007ko EKAINAREN 16an AHTren AURKA EGINGO DEN MANIFESTAZIORAKO DEIALDIA

Abiadura Handiko Trenaren lanak gure eskualdean berehala hasi daitezkeela ikusita, premiazkoa iruditzen zaigu erakundeek proiektu horren inguruan markatu duten estrategiaren aurrean erreakzionatzea. Informazioaren fasea behar den moduan bete barik proiektuaren beste fase guztiak dagoeneko garatu izana iruzurrean eta inposizioan oinarritutako estrategia baten parte dela uste dugu.
Erakundeak, publizitate-kanpaina lotsagarriaren bidez, AHT beste kontsumo-produktu bat bezala saltzera mugatu dira. Hala, AHT eraikitzearen aldeko iritzi publikoa sortu nahi izan dute, argudiorik gabeko iritzi publikoa, eta bide batez, Euskal Herriko mugikortasunari eta garraioari buruzko eztabaida serio eta kritikoa sortzea eragotzi dute.

Tren-azpiegitura hau modernotasunaren eta garapenaren ikono handi bilakatu da Gasteizko eta Espainiako Gobernuek aho betez esaten dutenaren arabera, eta hitz horiek darabiltzate euren diskurtsoen ardatz moduan. Errepide bidezko garraioaren arazorako konponbide legez eta gizartea zein ekonomia garatzeko beharrizan moduan saltzen digute AHT. Garapen horrek, baina, ez ditu kontuan hartzen Euskal Herriko biztanleon eskari sozial eta ekonomikoak. Gure etxebizitzen hipoteka ordainezinak jasateaz gain, hipoteka publiko bati egin beharko diogu aurre azpiegitura erraldoi hau ordaintzeko. Ahaztu gabe, noski, gure haranek eta mendiek pairatuko duten ondorio ekologikoa, gure etorkizuna kolokan jarriko duena.

Horren guzti horren aurrean, argi utzi nahi dugu Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimendua ez dela gutxiengo baten mugimendua, eta, informazioa eskuratu ahala, gero eta gehiago eta gero eta anitzagoak gara aurka gaudenak.
AHT gelditu elkarlana
AHT Gelditu Elkarlanetik, kulturan, sindikalgintzan, politikan eta kiroletan diharduten Durangoko hainbat talderekin batera, izaera anitzeko manifestazio honetan parte hartzeko deialdia egiten dugu. Durangon elkartuko gara hilaren 16an, arratsaldeko 18:30ean Landako Gunean. Arduratuta dauden herritar guztiak eta euren iritzia kontuan hartu dezaten eskatzen duten pertsona guztiak etortzea espero dugu. Manifestazioko goiburua honako hau izango da: “Mila arrazoi daude, AHTrik EZ!”

 

Ondoko taldeek eman dute atxikimendua:
AHTren AURKAKO DURANGOKO ESKALATZAILEAK
ALPINO TABIRA MENDIZALE TALDEA
DURANGOKO EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
TXIRI-TXIRI MUSIKA ELKARTEA
JAIZALE DURANGALDEKO TXISTULARIAK
DURANGALDEKO ASKAPENA
AMARTITI ANTZERKI TALDEA
DURANGALDEKO EZKER BATUA
JAIKI FUTBOL KIROL ELKARTEA
SORGINTXULO
BATASUNA
ARALAR
KARRIKA ANTZERKI TALDEA
BILGUNE FEMINISTA
LAB
OURDAIBY
SEGI
ABARRAK EUSKALTEGIKO IRAKASLEAK
AHTren AURKAKO ASANBLADA
ANV
EHNE
MUGARIK GABE
ESK
TXAMAN
MARISATSA

Etiketa(k):