AGERRALDI PUBLIKOA
Goizeko 11:12etan, Irungo Renfeko geltokitik aldiriko trena hartu dugu AHT Gelditu! Elkarlaneko kideok, eta prentsaurreko-parodia egin dugu Irundik Oreretara doan tartean. Ekintza honen bidez, egitasmo suntsitzaile honen inguruan dagoen informazio eza salatu naiz izan dugu, eta behingoagatik, gelditu dezatela esijitu. Geltokiko buruak AHTren bultzatzaile diren insituzio eta alderdien jarrera salatu du, eta egitasmoak eragingo lituzkeen eragin kategarrien berri eman die bidaiariei.
Bereziki Txingudi alde honetan eragin lazgarria du garraioaren hazkundearen etengabeko logikak, eta hori ere salatu nahi izan dugu. AHT logika horretan areagotzea dakar. Bukatzeko, herritarrei jarrera aktiboa hartzeko deia egin dugu.
Honekin batera, ekintza honetako argazkiak eta agerraldiko testua bidali dizkizuegu. Oreretatik Irunako bueltan, ekintza errepikatu dugu, eta ederki joan da dena.
AHT GELDITU!
GURE ESKU DAGO!
TXINGUDIKO AHT GELDITU! ELKARLANA
- Gehitu iruzkin berria
- 4080 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 31 aste 5 egun
duela 31 aste 5 egun
duela 38 aste 6 egun
duela 49 aste 3 egun
duela 50 aste egun 1
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 10 aste
duela urte 1 14 aste