AHT-ren enpresa eraikitzale batean protesta egin da gaur Legution
AHTren aurkako akanpadaren ekimenez, 80 bat lagunek AHTren enpresa eraikitzaileen bulegoak okupatu dituzte gaur Legution, AHTren enpresa txikitzaile hauek salatu eta AHTren lanak geldiaratzea eskatzeko.. COMSA eta CYCASA enpresek AHTren obrak zuzentzeko bulegoak instalatzen ari dira Legution. Enpresa horiek Legutio-Eskoriatza AHTren lanen adjudikatzaileak dira. Eguerdiko 12etan hamarnaka lagun bulegoetara sartu eta zuhaitz-adar, lasto, zimaur eta AHTren aurkako txartel eta pegatinez bete dituzte instalazioak.
Legutioko kale nagusitik giza-kate bat egin ondoren, herriko plazan kontzentrazio bat eginez amaitu da protesta. Protesta honen bidez AHTren lanak geldiaraztea eta Urbinako bizilagunek adierazi duten AHTren aurkako iritzia errespetatua izan dadila eskatzen dugu. AHTren inposiziari aurre egiteko desobedientzia zibilaren eta ekintza zuzenaren ildotik mobilizazio berriak bultzatzeko dei egiten dugu.
Jende guztiari abuztuaren 5era bitarte egingo den AHTren aurkako akanpadara biltzeko dei egin nahi diogu. Halaber, AHTren aurkako protesta datorren larunbatean akanpadatik Gasteizera eramango dugu, kale antzerki ekintza eta kalejira eginez gasteizko kaleetan, arratsaldeko 7´30etan Gasteizko gaztetxetik abiatuta.
AHT-REN AURKAKO AKANPADA
- Gehitu iruzkin berria
- 4102 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email- Castellano

Azken iruzkinak
duela 28 aste 3 egun
duela 28 aste 3 egun
duela 35 aste 4 egun
duela 46 aste egun 1
duela 46 aste 6 egun
duela 50 aste 2 egun
duela 50 aste 4 egun
duela urte 1 4 aste
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 11 aste