AHT-ren aurkako akanpadak ehundaka lagun bildu ditu

Abiadura Handiko Trenaren aurkako aurtengo kanpaldia amaitu da Aramaion. Herri zoragarri honek aukera eta espazioa eskaini digu, ehundaka lagunei hamar egunez han bildu ahal izateko. Inoiz baino arrakastatsuagoa izan da akanpada aurten jende kopuruari eta parte hartzeari dagokienez.

Egunero gutxienez 120 eta 200 lagun artean bildu gara eta AHTren aurka indarrak nola bildu eztabaidatzen genuen bitartean 3000tik gora izan direla sukaldatu diren gosari, bazkari eta afariak. Izan ere, aldarrikatu ohi dugun jendarte eredu eraldatzailea praktikan jarri da akanpadan, autoorganizazioa posible izateaz gain oso ongi eraginkorra izan daitekeela erakutsiz. Asanbladaren bitartez hartu ditugu erabakiak egun hauetan eta era kolektiboan antolatu gara, edonolako delegaziorako joerekiko hautsita. Era honetan, AHTren aurkako eztabaida ekintza informatibo eta protestez gain, Akananpadak gaur egungo gizarte erdua zalñantzan jartzen duten hainbat jende eta talderen arteko topagune asanblearioa izan da.

Hamar egunotan, halaber, Aramaioko herritarrek AHTri agertzen dioten oposizioarekin bat egin dugu. Bertako inguru paregabeak ezagutu ditugu mendi martxen bitartez eta nekez irudikatu dezakegu Anboto, Orixol eta Tellamendi azpiko bailara liluragarria AHTren urradurak desitxuratuta, kilometro luzeko eta larogei metro altuerako biadukto erraldoi batek zeharkatuta, baserrialdeak mendi mozketa eta zakartegi zabalekin hondatuta.... AHTk onurak baino kalte itzelak ekarriko dituelakoan daude Aramaioko biztanle gehienak eta herritarren artean oposizioa nabaria da. Halaber, bat egiten dugu Aramaiok eta beste zenbait udalerri kaltetuk egin duten salaketarekin, ikusita Espainiako gobernuak lurren desjabetzapenak abuztuan egiteko agindu berri duela. Horrek berriro ere agerian jartzen du erakundeetatik nozitzen ari garen agintekeria eta azpiegitura handiek kalteturiko herriekiko gobernuek agerti ohi duten prepotentzia nardagarria.

Akanpadatik joan den astezkenean AHTren eraikitzaileak diren Comsa eta Cycasa enpresek Legution duten egoitzara jo genuen, AHTren aurkako protesta egiteko eta AHT geldi dezaten exijitzeko. Hamarnaka lagunek bulegoak okupatu genituen eta jarraian giza-katea egin genuen Legutioko kale nagusitik plazara. Hortaz, argi utzi nahi dugu protestaren helburua AHTren enpresa eraikitzaileak izan direla, eta ez inola ere udaletxea. Honi dagokionean, bat egiten dugu gaienra Legutioko alkateak AHTren kontra agertu duen oposizioarekin.Hori argitu nahi dugu, beraz, ikusirik protestaren amaieran nahasmena sortu duen jokaera bat izan genuela.

AHT azpiegitura txikitzaile eta zentzugabekoen gailurrean dago. Horregatik, lotura asko ditu beste gehiegikeria askorekin. Esate baterako, harrobi berriak gehitu beharko lizkiekete orain daudenei behar adina porlana lortu ahal izateko. Finean, boterea talde ekonomiko indartsu gutxi batzuetan metatzen duen eredu ekonomiko, politiko eta sozialaren ondorio da AHT. Eredu horrek etekinak mugarik gabe emendatzea du helburu. Hartara, sistemak norbanakoen eta herrien nortasuna deuseztatzea dakar, eta ondoren konpetibitatea eta norberekoikeria besarkatzera bultzatzen gaituzte. Balore hauen bitartez, pertsonak alienazioaren eta etsaiaren hatzaparretan erortzen gara. Jendartearen partea den pertsona izateari utzi bere burua saltzen duen kontsumitzaile irrazioanala bilakatzeko.

Akanpada amaitu da, baina AHTren kontrako borrokak aurrera jarraitzen du. HERRIAK BIZIRIK AHT RIK EZ!!!!

Etiketa(k):