Udan AHTa ez da gelditzen, aurkakook ere ez.

Gaur goizean AHTren expropiazioak gaitzezteko alegazioen entrega masiboa eta kontzentrazioa egin dira Bilboko Gobernu Ordezkaritzan, AHT GELDITU! Elkarlana deituta. Datu erraldoiek gaiaren garrantziaren neurria ematen dute, adibidez:
Aramaion 400 metro karratu desjabetu nahi dituzte biztanle bakoitzeko.
Durangon eta Zaratamon lurraldearen %1 baino gehiago desjabetu nahi dute.

50 pertsona inguru bildu gara gaur goizean Bilbon Gobernuaren Azpiordezkaritza aurrean. Komunikatua irakurri ondoren 800 pertsona ingururen alegazioak entregatu ditugu erregistroan, eredu ezberdinetakoak .
Hurrengo egunetan oraindik ere Elorrio eta Basauri bezalako herrietan alegazioak batzen jarraituko dute, epea bukatu arte.

Etiketa(k):

iruzkin 1 for 'Udan AHTa ez da gelditzen, aurkakook ere ez.'

1. Alegazio gehiago eta gehiago

Gaur goizean Bilboko Gobernu Ordezkaritzaordearen erregistroan Elorrioko 512 alegazio eta Iurretako 200 inguru sartu dira. Guztira ia 2000 izango gara estatu kapitalistaren mesederako lur desjabetze honen kontra aurkeztu garenok tramite honetan.