AHTren aurkako protesta ekintza egin dute Irungo “Excavaciones Ugarte” enpresan “euskal Y”-aren obrak geldiaraz ditzan eskatzeko

AHTaren obrak Lukun, Eibar-Gasteiz autopistapetik Excavaciones UGARTE: Txikitzailea! Urbinatik kanpora! AHT GELDITU!

AHTren aurkako taldeetako hamarnaka lagunek protesta ekintza egin dute gaur arratsaldean Irungo “Excavaciones UGARTE” enpresaren egoitzan “Euskal Y”-aren obrak geldi ditzan eskatzeko. Portesta ekintza hori arratsaldeko 4'15etan hasi da, Anakako industrialdean enpresa horrek dituen instalazioetara AHTren aurkariak sartu direnean, hain zuzen ere “Excavaciones UGARTE” AHTren eraikuntza lanetan diharduela publikoki salatzeko eta euskal gizartean desadostasun zabala piztu duen azpiegitura erraldoi horren paralizazioa exijitzeko.

Manifestariak enpresaren pabilioiaren teilatura igo eta “Excavaciones UGARTE Txikitzailea! Urbinatik kanpora! AHT GELDITU!” dioen pankartra erreibindikatibo handi bat zabaldu dute, langileen artean eta bulegoetan honako salaketa komunikatu hau banatu, eta AHTren aurkako protestari jarraipena eman diote lantegiko lurrean eserita.

Gaurko protesta, ekintza zuzen ez-biolento baina ahalik eta indartsuen eta herritarren presioan oinarritoruikoaren bidez, proiektu txikitzaile horren eraikuntza-lanetan diharduten erakunde eta enpresei “Euskal Y”-a geldiaraz dezaten exijitzeko egiten ari den borrokan kokatzen da. Gogor salatzen dugu “Excavaciones UGARTE” ari dela AHTren obrako indusketa lan eta lur mugimendu guztiak egiten, egundaino Legutio eta Arratzua/Ubarrundia udalerrien artean obretan dagoen “Euskal Y”-aren zati bakarrean, “Altuna y Uria” AHTren obren emakidunaren subkontrata gisa. Obra horiek Luku, Miñao eta Erretanako kontzejuetan hamarnaka hektarea nekazaritza-lurren suntsiketa eragin dute, eta triskantza hori edozein mementutan Urbinako herrira eta lurretara ere hedatzekotan dira.

Horregatik, “Excavaciones UGARTE” enpresari eta langileei AHTren obra horiek geldiarazteko eta kalteturiko Urbina, Miñao eta Erretanako biztanleek herri galdeketen bidez AHTren aurka eman duten iritzia errespeta dezaten exijitzen diegu. Hots, herri kaltetuen iritzia erdeinatuz eraikitzen ari diren makro-proiketu horren inposizioarekin luzagoan kolabora ez dezaten eskatzen diegu.

Jakina, negozio ikaragarria atzeman dute eraikuntza eta hormigoi enpresek AHTren obrarekin: honi gagozkiola, Eusko Jaurlaritzak berak jo du “Euskal Y”-aren obrak urteko 970 milioio euroko produkzioaren areagotzea ekarriko lukeela zenbait urtetan, horren %83 eraikuntza sektorearen faborerako. Dirutza gehiago, halakorik posible balitz, jasaten ari garen “eraikuntza enpresen diktadura” gisako hori sendotzeko. Horrekin batera, AHT eta azpiegitura lan handien eraikuntza dela medio baliabide publikoak izugarri transferitzen dira –zergen bidez eta horiek “aurrerapenaren” izenean erabiliz-- langile jendearengandik kapitalismoaren agintari eta aberats boteredunengana, zeinek azpiegitura horiek behar dituzten beren negozioek ongi funtziona dezaten. Egoera honetan, gure ustez, ez da zuzena azpiegiturekin neurrigabeko etekinak lortzen dituzten eraikuntzako enpresarien eta multinazionalen interesak lanpostuen aferaz baliatuta zuritu nahi izatea. Langileen eskubideek errespetatuak izan behar dute, baina hori ezin daiteke inondik ere ekologian, gizartean, ekonomian, nekazaritzan eta lurraldean eragin itzel eta kaltegarriak eragiten dituzten proiektu erraldoien inposaketari men egitearen ordainetan izan.

Hori denagatik, “Excavaciones UGARTE” enpresari eta langileei AHTren lanak geldi ditzaten exijitzen diegu, eta horrekin batera, proiektu desarrollista horren inposaketaren aurkako borroka eta herri mugimendua gero eta gehiago zabaltzen jarraitzeko dei egiten dugu.

URBINAREKIN ELKARTASUNA – AHT GELDITU!

Etiketa(k):