Amalurraren defentsan, erleen taktika
AHT-ren aurkako ekintza astea da eta
Julio Villanueva (Iruñeko espetxea)
Duela 30 bat urte lehen ahots kritikoak agertzen hasi ziren: Lurra ez zela
mugagabea eta garapen eredu xahutzaile hura jarraituz gero gure planetarenak eginen zuela.
Mezu horiek ez ziren betiko 4 ekologista “zoroenak”, ospe handiko zientzialarienak baizik (erromako kluba, erraterako). Kasu eskax egin zitzaien eta kontsumokeria neurrigabean oinarritutako garapen ereduari eutsi zitzaion.Egun, aldiz, beroketa orokorrak dakarren aldaketa klimatikoa, denon ahotan agoen mintzagai bihurtu da. Politikariek, begibistakoa dena, haien diskurtsoetan halabeharrez sartu behar izan dute, jendearen sensibilitatea aldatu delako. Orain gobernuak, multinazionalak eta erakunde oro munduko “ekologistenak” dira, berdea oso ongi saltzen delako. Antza, arazo ekologiko guztiak sendatuko dituen botika miresgarria atzeman dute: garapen iraunkorra.
Bainan mozorro horren atzean betiko jarduera harraparienak eta azpiegitura suntsitzaileenak izkutatzen dira. Irakurle “ezjakina”, konturatu ez bazara ere, AHT-a, Itoizko urtegia, Jaizkibelgo portua eta E.H.a zeharkatzen duten autobiak,... -adibide batzu aipatzearren-, garapen iraunkorreko azpiegiturak omen dira.
Amalurra ahitzen ari dira eta berarekin batera gu ere, bere baitakoak bait gara. Bitartean, jendeartea, egunerokotasunari atxikia, ezer gertatuko ez balitz bezala aitzina segitzen du. Aitzina ote?
Zuzenbidean badago defentsa modu bat zilegia dena, zure bizitza edo bestena arrisku larrian daudenean: defentsa bidezkoa, alegia. Bada, defentsa bidezkoaren ordua iritsi da, Amalurrak bizirik segituko badu. Hitzen garaia bukatu da. Alta, ekintza, boikot eta oro har, desobedientzia zibilaren tenorea heldu da. Jarduera hau, batzutan legala eta bestean ilegala izanen da. Izan ere, historian zehar, bidezko eskubidean alde borrokatzeko (esklabutza, kolonialismoa, militarismoaren aurka, adibidez) legalitatez gaindi ekin behar izan da maiz sarritan, sari mingotsa ordainduz aipatu eskubide horiek lortze aldera. Finean, legalitatea lerro guztiz subjetiboa bait da, potereak ezarria gu kriminalizatzeko. Lekuko gisa, aste honetan egitekoa den epaiketa, AHT-aren lanak salatzeagatik.
Etsaia handia da, bainan bere handitasunean txikia, bere puntu ahul guztiak babestu ezin dituelako. Gu berriz, txikiak gara, banan banan ahalmen eskaxekoak, bainan denak batera nork berea eginaz, munstroari aurre egin ahal diogu (gogoan hartu Val Susa-ren adibidea).
Erleak ere txikiak dira bainan denak bat eginda defendatuz gero, beren erlategian sartzen den edozein arerio uxatu eta menderatzen ahal dute. Ikas dezagun beraiengandik eta eraso diezaiegun heriotzan aldeko indarrei, bizitzaren ezti guztia lapurtu baino lehen.
- Gehitu iruzkin berria
- 4149 irakurketak
Inprimatzeko egokitutako bertsioa
Send by email

Azken iruzkinak
duela 27 aste 6 egun
duela 27 aste 6 egun
duela 35 aste 17 ordu
duela 45 aste 4 egun
duela 46 aste 2 egun
duela 49 aste 5 egun
duela 50 aste 18 ordu
duela urte 1 3 aste
duela urte 1 6 aste
duela urte 1 11 aste