Euskotren eta Renferi desobedientzia kanpaina

campaña desobedienciaGaur Urriak 20 Euskotren eta Renferi desobedientzia kanpaina bat abiarazi dugu AHTren aferan duten erantzunkizuna dela eta. 30 lagun Durangotik Bilbora trenez bidaiatu dugu eta gure ez-ordaintzeko asmoa (hau baita desobedientzia ekimena, ez ordainketa) agerian utzi dugu.

Trena Bilboko Boluetako geltokira iritsi garenean ekimena burutu eta prentsaurreko bat eman dugu. Jarraian bidaltzen dizuegu prentsa oharra eta ekintzaren argazki bat, baita ere gure egitasmoaren zergaitiak azaltzen dituen eskuorria. Ezer gehiago jakin nahi bazenute helbide honetan jar zaitezkete kontaktuan, baita sortzen ari garen www.blogak.com/ahtezordaindu helbidean.

Adjunto

PrentsaOharra_AHT_ez_ordaindu.pdf 93 Kb, txt 5 Kb

Deklarazioa_AHTren aurkako Desobedientzia_ET_Renfe_Instrukzioekin.pdf 162 Kb

Etiketa(k):