Berria

Azpiegiturak ditu lehentasun UPNko gobernuak: ubidea eta AHTko obrak

Murrizketa gehiagoren beharra izango dela dio Nafarroako Gobernuak: udalak kentzen hasteko proposamena egingo du.

Berria. Erredakzioa Iruñea

Etiketa(k):

AHTko bidearen %3 dago bukatuta; laurdena, lanetan

'Euskal Y'-aren 13,68 kilometro amaitu dituzte sei urtean; Nafarroan, urrian hasi ziren lanekin; eta Lapurdin, plana eten dute. Krisi ekonomikoak ezbaian jarri du Euskal Herriko eta kanpoko bideen arteko lotura

Berria. Jon Olano. 2012-09-02

Frantziak ez ditu AHTaren linea berri batzuk eraikiko, dirua aurrezteko

Egungo proiektuek 260.000 milioi euroko balioa dute. "Azken urteetan hamaika egitasmo proposatu dira batere finantzaziorik eduki gabe", adierazi du Aurrekontu ministroak.
Berria.info 2012-07-11

Etiketa(k):

Lurraldea «merkatuaren menpe» antolatzea egotzi diote Jaurlaritzari

Antolamendurako irizpideak partaidetzarik gabe aldatuko dituela salatu dute zenbait gizarte eragilek

Berria. Maite Asensio Lozano Bilbo

«Merkatuaren menpeko antolamendu ekonomikoko eredu bat babestea» egotzi diote zenbait gizarte eragilek Eusko Jaurlaritzari. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurraldea nola antolatu ebatziko duten irizpideak berrikusten ari da Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Saila, azken hamalau urteotan bultzatutako Euskal Hiria kontzeptuari jarraiki. Eragileek ez dute aldaketa handirik espero irizpideotan, eta, horregatik, berraztertze prozesua «inolako parte hartzerik gabe» egin dela salatu dute.

Nafarroan AHTa egiteko motiboak «politikoak» direla salatu dute

EHUko ikertzaile talde batek tren lasterrari buruz txosten bat egin du, Sustrai Erakuntza fundazioaren eskutik.

Berria. Ander Perez. Iruñea

Etiketa(k):

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa egingo du urriaren 1ean sei lagunen aurkako epaiketa salatzeko

Epaiketa 2009ko urtarrilaren 17an Urbinan izandako manifestazioaren ondoren gertatu ziren istiluetan atxilotutako sei lagunen aurkakoa da. Euskal gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzea egin dute gaur Tolosan AHTren obretan azkena hil den gizonaren heriotza salatzeko.

Berria.info 

Elkarlanak kausa artxibatzea eskatzen du eta "autoinkulpazio kanpaina masiboa" abiaraziko dute pertsona hauei elkartasuna adierazteko. Horretaz gain, urriaren 1ean manifestazio nazionala egingo dute Gasteizen; manifestazioa 18:00etan abiatuko da Bilbo plazatik Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez! lelopean. Horren aurretik, 10:00etan, Urbinatik hasi eta Gasteizen bukatuko den oinezko martxa egingo dute.

Etiketa(k):

Hasi eta bost urtera, AHTko lanak ibilbidearen laurdenean daude hasita

Hondeamakinak eta kamioiak, Durango eta Abadiño arteko AHTaren zatiko lanetan, herenegun. Tarte hau amaitzear dagoela esan du Adifek. / MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS'Euskal Y'-aren ibilbidearen erdia baino gehiago obretan dago jadanik, baina bost kilometro besterik ez dituzte amaitu. Nafarroan aurten hasi nahi dituzte lanak, eta Lapurdiko zatia etenda dago oraingoz.

Sindikatu edukia