BERRIA. Aitor Renteria. Uztaritze
Emaitzak eskuan AHTren aurkako mugimendua herrietara zabalduko dute, RFFren xedea gelditu arte. Parte-hartze handia eta AHTren aurkako jarrera irmoa izan dira Uztaritzen eta Mugerren (Lapurdi) antolatutako herri galdeketen emaitzak. Mugerren 3.644 biztanlek zuten boza emateko eskubidea, eta 2.300ek hartu dute parte kontsultan. 25 boz ez dira izan baliagariak; 198 boz izan dira AHTren alde (%8,7), eta 2.077 boz kontra (%91,7). «Kontsulta karrikan egin arren, euriak ez du jendea beldurtu, eta herritar gehienek mezu argia eman dute, AHTrik ez dutela nahi», erran du Victor Pachonek, kontsultaren antolatzaile eta CADEko kideak.
Azken iruzkinak
duela 31 aste 6 egun
duela 31 aste 6 egun
duela 39 aste 20 ordu
duela 49 aste 4 egun
duela 50 aste 2 egun
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 aste 1
duela urte 1 7 aste
duela urte 1 10 aste
duela urte 1 15 aste