Adierazpen

11 razones contra el Tren de Alta Velocidad

  1. Amalurra txikituko duen egitasmoa delako
  2. ... eta bizitzeko ez dugu zertan ingurumena suntsitu
  3. Enpresa multinazionalen globalizazio ekonomiko eta kulturalean funtsezko eragilea delako
  4. ... eta gure ekonomia eta kultura porrusalda bezain herrikoiak dira
  5. Milaka milioi euro xahutuko direlako eraikuntza enpresen, banketxeen eta politikoen mesedetan
  6. ... eta bien bitartean jende gehiena pobrezian bizi da, egoera kaxkarretan, bazterketa eta prekarietatea pairatuz
  7. Auto-ilarak ez direlako Abiadura Handiko Tren eta errepide berriekin konponduko, ibilgailuen trafikoa murriztuz baizik jaitsi behar baitugu
  8. ... eta ziztu bizian ibiltzea ez da askatasuna
  9. Zentrale termiko eta nuklearretan ekoiztutako itzelezko energia kopurua erabiliko duelako
  10. ... eta kontua ez da deskontaminatzea, ez kutsatzea baizik
  11. ... azken batean, aske izateko "ezarri dizkiguten tren anitzetatik" jaitsi behar dugu

Etiketa(k):

HERRIZ HERRI AHTrik EZ!

AHT GELDITZEA ESKATUKO DUEN IBILALDI BATEK "EUSKAL Y" EGITASMOAK KALTETURIKO HERRIAK LOTUKO DITU EKAINAREN 30ETIK UZTAILAREN 6RA

Udalerrien artean bizikletaz eta herrien barruan oinez egingo da Ekainaren 30etik uztailaren 6ra, "HERRIZ HERRIZ AHTrik EZ!" lemapean, ibilaldi batek "Euskal Y"aren egitasmoak kalteturiko herriak lotuko ditu, ekologia nahiz gizarte arloetan ondorio larriak eragingo lituzkeen egitasmo hori gelditu beharra aldarrikatzeko. AHTari oposizioa erakusten dioten hainbat talde eta erakunderen arteko AHT GELDITU!

Etiketa(k):

Zergatik gaude Abiadura Handiko Trenaren aurka?

1.- AURKEZPENA

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanblada 1993an sortu zen, Euskal Herrian AHTaren aurkako mugimendu kolektibo eta asanblearioa bultzatu asmoz gizartearen autoeraketa eta sentsibilizazioaren bitartez. AHTaren proiektua euskal Herrian "H" handi baten itxura hartzen duen 443 km. luzerako abiadura handiko trenbide sare batean gauzatzen da, erdigunean Gipuzkoa duelarik eta beste hainbat lotura Dax, Gasteiz, Bilbo eta Zaragozarekin.

Etiketa(k):

Manifiesto contra el Tren de Alta Velocidad (2002-04-17)

Otro monstruo amenaza a Euskal Herria: el TAV o Tren de Alta Velocidad. Un proyecto faraónico, costosísimo y de enorme impacto ambiental; uno más a añadir a la inmensa red de infraestructuras en proyecto o ya realizadas que atraviesan a lo largo y ancho el país: el superpuerto, autopistas, etc.

Etiketa(k):

AHT-ren aurkako Asanbladak Tren Sozialerako Sareari buruz egiten duen adierazpena (2005-01-15)

 

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak adierazpen hau egin nahi du Tren Sozialerako Sareari buruz:
1) AHTren Aurkako Asanbladak ez du bat egiten AHTren oposizoan egindako lana nahastera daraman ekimen horrekin. Jarrera kritikoa proposatzen dugu. Hortaz, hausnarketara begirako komunikazio kritikoa landuko dugu, iritzia sortzeko eta AHTren aurkako borrokaren helburuak argitzeko. Izan ere, jende askok egiten dituen galderak dira hauek: Zer da “Tren Soziala”? Zergatik ari gara ikusten aldi berean kanpaina desberdinak egiten ari direla?
2) Gure iritziz, plataforma horrek hartutako bideak sakoneko aldaketa ekarri nahi dio AHTren kontrako herri mugimenduari, helburuetan eta ikuspegian. AHTren aurkako oposiziotik desarrollismoaren kritika zabaltzeko eta gaur egungo gizarte eta ekonomia eredua errotik aldatu beharra agerian jartzeko egin diren ahaleginak desitxuratzea dakar. Izan ere, Tren Sozialerako Sareak elkarrizketa insituzionalean oinarrituriko estrategia bat proposatzen du, “trenbide eredua”ri buruzko negoziazioaren bidetik. Ondorioz, AHTri egiten dion kritika partziala da oso eta bere eztabaida “trenbide eredua”ri atxikia da soilik.
AHTren auzia bereizi egiten du gizarte ereduaren eztabaidatik, baita produkzio, kontsumo era, eta naturarekiko harremanen auzitik, edota herritarrek erabakietan berdintasunean parte hartzea eragozten duen gaur egungo podere politikoaren eraketaren auzietatik. Ez du bestalde zalantzan jartzen garraioen hazkundea (urteko %10ekoa da gure herrian), ezta globalizazioak eragindako merkantzien erokeriazko mugimendua ere.
3) Planteamendu horrek dituen muga eta arriskuez ohartarazi nahi dugu gaur. Horren aurrean, AHTren kontrako borroka sozialaren autonomiari eustea proposatzen dugu. Proiektu anti-ekologiko eta anti-sozial hori gelditzeko egiten ari den oposizioak batipat lurraren defentsan eta AHT egitasmoan salatzen diren desarrollismoaren eta inposaketaren arbuioan errotzen baitu bere ekintza.
4) AHTren aurkako jarreraren ikuspegitik, adierazpen hau egiten dugu beraz. Beharrezkoa da gauzak argitzea. Konfiantzarekin eta era baikorrean egiten dugu gainera.

Etiketa(k):
Sindikatu edukia