Disketxendako aurkezpena (zaharra)

GARRAXI IRRATIA  
102 Posta Kutxa  
31800 ALTSASU (NAFARROA)  
Telf. 948 46 87 42  
garraxi@sindominio.net  

Kaixo lagunak:

Garraxiko kideak zuzentzen gatzaizkizue. Garraxi kolektiboa duela lau urte sortutako hedabide proiektua dugu, bere ardatz nagusia garraxi irrati librea delarik. Gaur egun hogei programa inguru ditugu, era guztietakoak, musikalak, informatiboak, ekologistak eta kulturalak. Irratia Altsasun kokatua dago eta une honetan hamar herritaraino iristen da gure seinalea; gainera hemendik gutxira gure bailara osatzen duten 25 herrietan entzun ahal izango gaituzte, antena sistema hobetzeko geneukan asmoa gauzatzen ari baitgara.

Honen ondorioz programa kopurua ere handitu egin daiteke eta "artxibo eta fonoteka" komisioko partaideok antzeman dugunez gure diska sorta ere honen arabera handitu beharko da jendeak nahikoa materiale izan dezan; baina horretarako beharrezkoa den dirua eskuratzea oso zaila zaigu, irrati hau autogestíonatua delako eta publizitate zirkuitotik at dagoelako.

Horrexegatík eta baita zuen musika zabaltzeko tresna egokia garela uste dugulako, zuen laguntza eske gatozkizue, egoki deritzozuen hura bidal diezaguzuen, horretarako hona hemen geure helbídea:

 

GARRAXI IRRATIA
102 Posta Kutxa
31800 ALTSASU (NAFARROA)

Besterik gabe eta lagunduko gaituzuen ustean, agur bero bat.