Larunbata urtarrilak 30 GAZTETXEAK AURRERA manifa Altsasun

Altsasun, urtarrilaren azkenengo larunbatean 30, eta herriko plazatik abiatuta arratsaldeko 19:00etan manifestazioa deituta dago, Altsasuko Gazte Asanbladako kideek dira kasu honetan deitzaileak eta antolatzaileak, dakizuenez gabonak pasatu ta hurrengoko aste horretan, astelehenarekin, sutea izan zuten Gaztetxean tximiniatik zuzenduriko hodiko aislamenduan akats bat somatu ta gero. Bertaratu ziren gazteek deituta, suhiltzaileak iritsi ziren eta minutu batzuetara, inoren deia jaso gabe Foruzaingoa agertu zen.

Egoera probestuz, eraikin autogestionatuko bazter guztiak mihatu eta argazkiak ateratzen ibili ziren inongo laguntza eskeini gabe. Bertan ziren gazteak, haserrearen jabe beraien koldarkeria eta azpi jokoa aurpegiratu soilik ez eta bertatik alde egitea eskatu zitzaiela adierazi zuten.

Egindakoarekin nahikoa ez zutela pentsatuko zuten foruzainek eta bigarren aldi batean agertu ziren, antidisturbioak eta zientifikoa zein judizialaz lagunduta. Gaztetxea bortxatu eta kriminalizazio saiakeraren testigu izan ginen bertan bildutako guztiak, hala ere horrekin nahikoa ez eta hurrengo astean guzti hau salatzeko eta manifara deitzeko deitua zegoen prentsaurrekoan, hara gure sorpresa!! Nortzuk agertuko ziren bada eta Foruzainen patruilla bat!! Ez dute lotsarik ezta probokazioan aritzeko ere.

Dena dela eta asteotan atxikimenduak bilduz joan garen ehinean, azkenego esfortzua eskatzen diogu herritar orori, ahoz aho zabaldu LARUNBATEAN MANIFA ALTSASUN, GAZTETXEAK AURRERA!!!

Gaztetxeren aldeko pretsaurrekoa

Iturria: Altsasu Eginez webgunea.