2005/Call4Nodes/eu

De Hackmeeting

Revisión a fecha de 20:25 30 ago 2009; Calamar (Discutir | contribuciones)
(dif) ← Revisión anterior | Ver revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)

Tabla de contenidos

CALL 4 NODES HACKMEETING 2005.ERAKO DEIA

..:: askatasuna eraikuntza etengabean ::..

v.1.0

..:: INTRO  ::..

Mezu hau 2005ko hackmeeting-erako gonbidapena baino ez da. Ekintza/hedapena/lanerako deia eginez, eta guztion artean ekitaldi eta topaketa sare bat hedatzeko xedearekin. Telematika, Ziberespazioa, haktibismoa eta orohar dimentsio teknopolitikoak biltzen dituen asteburuan batuko direnak, hori da hain zuzen ere hackmeetinga (HM).

Aurten aldaketatxo bat egin dugu eta call4papers ohikoaren ordez, call4nodes deitu diogu deialdiari, paper eta artikuluen ordez, hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, erakusketak, posterrak antolatu, bideratu, proposatzeko deia eginez. Guzti hoiek izango dira HM honetako nodoak.

Jakingo duzunez, hackmeetinga topagune parte-hartzaile bat izaten da, non ez den ematen antolatzaile/ikusle dikotomiarik. Zu zeu partehartzaile zaren neurrian zara antolatzaile ere, eta ekitaldia bera, modu autogestionatu batean gauzatzen da. Hackmeetingean beraz, hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, mahai-inguruak... egongo badira, aurkezleak, erakusleak, arduradunak, koordinatzaileak... beharko ditu.

Aurten HMa etengabeko borroka eta sorkuntzarako eremu kolektibo irekiak bilatzeko garatzen da. Eremu fisikoan Labo03ko [1] desalojo ilegalaren epaiketa irabazi dugu. Europako parlamentuan software patenteen legearen ez-onartzea lortu dugu eta ziberespaziorekin gure elkargunea den komunitatea[2] eta sistema egonkor, trinko eta askeen handitzea ospatzen dugu. Baina jarraitzen dute datuen erretentzio[3] moduko kontrolerako sistemak ezartzen. Hauen inplementazioa, Europako parlamentuan onartuz gero, 4 urteetako internet eta telefono trafikoa osoa, telefono mugikorrak daueden lekuan daudela ere, gordeko lukete.

Esperimentatzeko eta sorkuntzarako eremu kolektibo irekiak, jakintza ezagupenak zabaltzeko, trebetasunak partekatzeko eta gune eta sareak eraikitzeko dugun etengabeko lanean gure saio guztiak zapuzteko programa burokratikoak aurkitzen ditugu: segurtasun indarrak eta inmobiliaria agentziak existitzen ez diren agindu judizialak exekutatzen. Horren ondorioz, L'Estella de Mataró[4] --aurtengo HackMeeting-a ozpatu behar zen lekua-- La Fibran[5] birkokatu dena eta Menorkako Llucalari ere Biniancollan (Menorca) birkokatu dute eta une honetan desalojo mehatxupean dagoena

Horregatik HMak modu askean esperimentatzeko eta sorkuntzarako eremu kolektibo irekiak, teknopolitikoak, telematikoak eta sozialak eraikitzea defendatzea nahi du. Hauek guztiak haktibismotik edo "reality hacking-etik": mugak gainditzeko pasioa, guneak eta kode soziala (bir)eraiki eta autogestionatzeko.


[1]Tuvo lugar el HackMeeting 2002

http://sindominio.net/laboratorio

[2] Aurten estatu espainiarrean 10 Hacker laborategi berri:

http://hacklabs.org

[3]http://dataretentionisnosolution.com/index.php?lang=es [4]http://musaik.net/estella [5]http://musaik.net/lafibra

..:: NON ETA NOIZ  ::..

MenorKCAH Menorca 2005 http://proyectohacklabmenorca.blogsome.com/ ---> Urriak 21, 22 eta 23 <--- Es Mercadal, Menorca http://www.sindominio.net/hackmeeting


..:: GAIAK  ::..

Orain arteko hackmeetingetan horralako gaiak landu izan ditugu. Ez dira bakarrak, eta horregatik ikuspegi berriak behar ditugu, erakusteko dituzuen asmo hoien berri ukan nahi dugu, antolatzeko eta bideratzeko prest zaudeten eztabaida hoiek proposatzea eskatzen dugu. Elkartrukatu nahi dituzuen teknika hoiek plazaratu. Jakintza banatu.

  • Reality hacking
  • Copyleft
  • Copyrightaren aurreko defentsa
  • Kablerik gabeko sare (wireless) autogestionatuak
  • Telematika eta (kontra)informazio alternatiboa
  • Zerbitzari autonomoak
  • Genevako WSIS gailurra (Informazioaren gizartearen nazioarteko gailurra)
  • Software librea: GNU/Linux, Debian, etab.
  • Kriptografia
  • Bideoa, mediaktibismoa
  • Hacktibismoa
  • Gobernuak sarean: LSSI, ziberkrimen legeak, enfopol, ...
  • Korporazoiak sarean: copyright, patenteak, espioitza, monopolioak...
  • Hezkuntza eta teknologia berriak
  • Sarea, jakintza eta teknika gaietara sarbide orokorra
  • Desobedientzia Zibil/Sozial Elektronikoa
  • Ziberpunk
  • Artibismoa
  • Makinak okupatzea, okupazio erreala al da? Laguntza juridikoa
  • Internet eta gizarte mugimenduak
  • Hacker filosofia
  • Pribatasuna, kriptografia, anonimotasuna
  • Hacklab-ak, hacker laborategiak
  • Ordenagailuen birziklapena
  • GNU/Linux hastapenak, TCP/IP, pasahitzak...
  • Phreak
  • Hacking
  • Ingeniaritza inbertsoa
  • Birusak, adimen artifiziala, bizitza artifiziala, zibernetika, ...
  • Txartel adimendunak, sinadura digitala
  • Trikumailuak (telefonotik energia atera, PC mahai bat tresna birziklatuekin muntatu...)
  • Lehiaketak
  • Liburuei buruzko mahainguruak
  • Emakumeak eta sexista ez den software librea

..:: MODUAK  ::..

Parte hartzeko modu asko dago, irekiak, hona hemen proposamen batzuk:

  • Posterrak (talde edo kolektibo baten bilana azaldu eta aurkezteko, norbaiten ideiak, zerbait egiteko modua, edota proiektu edo ikerketa baten emaitzak)
  • Hitzaldiak (Ordu eta orduterdiko iraupena gehienez)
  • Tailerrak (2-3 orduko iraupena, eta hitzaldi batek baino izaera partehartzaileagoarekin)
  • Kordinazio bilerak
  • Mahai-inguru
  • Erakusketak (GPL materiala, antzinako ordenagailuak, artefaktu harrigarriak, ...)
Bertatik bertarako agerraldiez gain, Hack Meetingak modu birtualean gauzatutako parte-hartzeak ere onartzen ditu. Ongietorriak izango dira, testuak, entzunezkoa, edota sarean zintzilikatutako bideoak, horrez gain digitalki helarazitako oro onartuko da.

..:: NODO BAT ZELAN PROPOSATU  ::..

Nodo proposamen guztiak HM posta zerrendan proposatzen dira (hackmeetingABILDUAsindominio.net), horregatik harpidetu zaitezen gura dugu (http://sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting), horrela zure proposamenak bota eta prozesu honetan partaide izan zaitezke.

Dena dela proposamen bat egin gura baduzu, igorri mezu bat "[nodoa] proposamenaren_izena" goiburuarekin helbide hautako batera:

   * hackmeetingABILDUAsindominio.net
   * charlasABILDUAsindominio.net (azken honek HMko ekitaldi eta nodoak kordinatuko baititu).

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek betetzea eskatuko genizuke:

  • Publikoarentzat / Parte-hartzaileentzat

0. Modua a) Hitzaldia b) Tailerra c) Mahaingurua d) Posterra e) Erakusketa f) Koordinazio bilera g) Beste batzuk

1. Egilearen, dinamizatzailearen, koordinatzaileraren izena 2. Titulua(k) 3. Laburpena 4. Hitz gakoak 5. Parte-hartzeileentzako oinarrizko ezagutzak 6. Egitura/edukia 7. Metodologia: esposaketa, eztabaida, trasteatzea... 8. Iraupena 9. Gomendatutako irakurketak. Nodoaren aurretik gaian barneratzeko

  • Kordinaziorako informazioa:

10. Beharrezko materiala (beharrezko den tokia, irekia behar duen, aulkirik gabekoa..) 11. Ordutegi lehentasunak 12. Parte-hartzea ziurtatu behar bada (1etik 10era) 13. Nodorako fitxategiak, dokumentuak (izanez gero, webgunean zintzilikatzeko, transparentziak, testuak, programak, etab.)

..:: BESTE ZENBAIT PARTE-HARTZE MOTA  ::..

Beste parte hartze moduak ere ongi etorriak eta beharrezko dira. (Materilala eskaintzea, asanbladetan esku hartzea, ekitaldiak kordinatu, streeminga egin...) Informazio gehiago, kordinatzeko edota beste edozertarako asanblada birtualean gaude, hackmeetingeko posta zerrendan: hackmeetingABILDUAsindominio.net. Helbide honetan apuntatu zaitezkete: http://sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting

..:: INFORMAZIO GEHIAGO  ::..

Lehen hackmeeting-a Florentzian izan zen 1998. urtean, eta ordundik urtero errepikatu da Italian (http://hackmeeting.org webguneak Italian ospatutako azken HMaren informazioa dauka eta aurrekoen estekak ditu). 2000. urtean, gazteleraz egindako lehen hackmeetinga ospatu zen Bartzelonan [6], 2001ean Leioan [7], 2002an Madrilen [8], 2003an

Iruñean [9] eta 2004an Sevillan [10].

[6] http://sindominio.net/hmbcn00 [7] http://sindominio.net/~hm/hm2001 [8] http://sindominio.net/~hm/hmmadhack02 [9] http://sindominio.net/~hm/iruña03 [10] http://sindominio.net/~hm/sevilla04

Informazio gehiagorako hackmeetingABILDUAsindominio.net posta zerrendan apuntatu zaitezkete, edo zuzenean webgunea bisitatu:

http://sindominio.net/hackmeeting

Versión ASCII


--------------------------------------------------------------
                           CALL 4 NODES
                       PARTAIDETZARAKO DEIA
                         Hackmeeting 2005
 
http://sindominio.net/hackmeeting/index.php/2005/Call4Nodes/eu
     
           ..:: askatasuna eraikuntza etengabean ::..


                             v1.0
                              
--------------------------------------------------------------

--------------------------------------------------------------

                       ..::   INTRO   ::..

--------------------------------------------------------------

Mezu hau 2005ko hackmeeting-erako gonbidapena baino ez da. 
Ekintza/hedapena/lanerako deia eginez, eta guztion artean 
ekitaldi eta topaketa sare bat hedatzeko xedearekin. Telematika, 
Ziberespazioa, haktibismoa eta orohar dimentsio teknopolitikoak 
biltzen dituen asteburuan batuko direnak, hori da hain zuzen ere 
hackmeetinga (HM).

Aurten aldaketatxo bat egin dugu eta call4papers ohikoaren ordez, 
call4nodes deitu diogu deialdiari, paper eta artikuluen ordez,
hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, erakusketak, posterrak 
antolatu, bideratu, proposatzeko deia eginez. Guzti hoiek izango 
dira HM honetako nodoak.

Jakingo duzunez, hackmeetinga topagune parte-hartzaile bat izaten 
da, non ez den ematen antolatzaile/ikusle dikotomiarik. Zu zeu 
parte-hartzaile zaren neurrian zara antolatzaile ere, eta ekitaldia 
bera, modu autogestionatu batean gauzatzen da. Hackmeetingean beraz, 
hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, mahai-inguruak... egongo badira, 
aurkezleak, erakusleak, arduradunak, koordinatzaileak... beharko ditu.

Aurten HMa etengabeko borroka eta sorkuntzarako eremu kolektibo 
irekiak bilatzeko garatzen da. Eremu fisikoan Labo03ko [1] desalojo 
ilegalaren epaiketa irabazi dugu. Europako parlamentuan software 
patenteen legearen ez-onartzea lortu dugu eta ziberespaziorekin gure 
elkargunea den komunitatea[2] eta sistema egonkor, trinko eta askeen 
handitzea ospatzen dugu. Baina jarraitzen dute datuen erretentzio[3]  
moduko kontrolerako sistemak ezartzen. Hauen inplementazioa, Europako 
parlamentuan onartuz gero, 4 urteetako internet eta telefono trafikoa 
osoa, telefono mugikorrak daueden lekuan daudela ere, gordeko lukete.

Esperimentatzeko eta sorkuntzarako eremu kolektibo irekiak, jakintza 
ezagupenak zabaltzeko, trebetasunak partekatzeko eta gune eta sareak 
eraikitzeko dugun etengabeko lanean gure saio guztiak zapuzteko programa 
burokratikoak aurkitzen ditugu: segurtasun indarrak eta inmobiliaria 
agentziak existitzen ez diren agindu judizialak exekutatzen. Horren 
ondorioz, L'Estella de Mataró[4] --aurtengo HackMeeting-a ozpatu behar 
zen lekua-- La Fibran[5] birkokatu dena eta Menorkako Llucalari ere 
Biniancollan (Menorca) birkokatu dute eta une honetan desalojo 
mehatxupean dagoena

Horregatik HMak modu askean esperimentatzeko eta sorkuntzarako eremu 
kolektibo irekiak, teknopolitikoak, telematikoak eta sozialak eraikitzea 
defendatzea nahi du.  Hauek guztiak haktibismotik edo "reality 
hacking-etik": mugak gainditzeko pasioa, guneak eta kode soziala 
(bir)eraiki eta autogestionatzeko.


[1]Tuvo lugar el HackMeeting 2002
 http://sindominio.net/laboratorio
[2] Aurten estatu espainiarrean 10 Hacker laborategi berri:
 http://hacklabs.org
[3]http://dataretentionisnosolution.com/index.php?lang=es
[4]http://musaik.net/estella
[5]http://musaik.net/lafibra

--------------------------------------------------------------

                  ..::   NON ETA NOIZ   ::..

--------------------------------------------------------------

                            MenorKCAH
                     HACKMEETING Menorca 2005
            http://proyectohacklabmenorca.blogsome.com/
                  --->   Urriak 21, 22 eta 23 <---
                      Es Mercadal, Menorca
                http://www.sindominio.net/hackmeeting

--------------------------------------------------------------
 NODOAK AURKEZTEKO BERANDUENEKO DATA: Urriak 5 
--------------------------------------------------------------

                     ..::   GAIAK   ::..

--------------------------------------------------------------

Orain arteko hackmeetingetan horralako gaiak landu izan ditugu. 
Ez dira bakarrak, eta horregatik ikuspegi berriak behar ditugu, 
erakusteko dituzuen asmo hoien berri ukan nahi dugu, antolatzeko 
eta bideratzeko prest zaudeten eztabaida hoiek proposatzea 
eskatzen dugu. Elkartrukatu nahi dituzuen teknika hoiek plazaratu. 
Jakintza banatu.

* Reality hacking
* Copyleft
* Copyrightaren aurreko defentsa 
* Kablerik gabeko sare (wireless) autogestionatuak
* Telematika eta (kontra)informazio alternatiboa 
* Zerbitzari autonomoak
* Genevako WSIS gailurra (Informazioaren gizartearen nazioarteko gailurra)
* Software librea: GNU/Linux, Debian, etab.
* Kriptografia
* Bideoa, mediaktibismoa
* Hacktibismoa
* Gobernuak sarean: LSSI, ziberkrimen legeak, enfopol, ...
* Korporazoiak sarean: copyright, patenteak, espioitza, monopolioak...
* Hezkuntza eta teknologia berriak
* Sarea, jakintza eta teknika gaietara sarbide orokorra
* Desobedientzia Zibil/Sozial Elektronikoa
* Ziberpunk
* Artibismoa
* Makinak okupatzea, okupazio erreala al da? Laguntza juridikoa
* Internet eta gizarte mugimenduak
* Hacker filosofia
* Pribatasuna, kriptografia, anonimotasuna
* Hacklab-ak, hacker laborategiak
* Ordenagailuen birziklapena
* GNU/Linux hastapenak, TCP/IP, pasahitzak...
* Phreak
* Hacking
* Ingeniaritza inbertsoa
* Birusak, adimen artifiziala, bizitza artifiziala, zibernetika, ...
* Txartel adimendunak, sinadura digitala
* Trikumailuak (telefonotik energia atera, PC mahai bat tresna birziklatuekin muntatu...)
* Lehiaketak
* Liburuei buruzko mahainguruak
* Emakumeak eta sexista ez den software librea 

--------------------------------------------------------------

                   ..:: MODUAK ::..

--------------------------------------------------------------

Parte hartzeko modu asko dago, irekiak, hona hemen proposamen batzuk:

* Posterrak (talde edo kolektibo baten bilana azaldu eta aurkezteko, 
norbaiten ideiak, zerbait egiteko modua, edota proiektu edo ikerketa 
baten emaitzak)
* Hitzaldiak (Ordu eta orduterdiko iraupena gehienez)
* Tailerrak (2-3 orduko iraupena, eta hitzaldi batek baino izaera 
partehartzaileagoarekin)
* Kordinazio bilerak
* Mahai-inguru
* Erakusketak (GPL materiala, antzinako ordenagailuak, artefaktu 
harrigarriak, ...)

 Bertatik bertarako agerraldiez gain, Hack Meetingak modu birtualean 
gauzatutako parte-hartzeak ere onartzen ditu. Ongietorriak izango 
dira, testuak, entzunezkoa, edota sarean zintzilikatutako bideoak, 
horrez gain digitalki helarazitako oro onartuko da.


--------------------------------------------------------------

                 ..::   NODO BAT NOLA PROPOSATU   ::..

--------------------------------------------------------------

Nodo proposamen guztiak HM posta zerrendan proposatzen dira 
(hackmeetingABILDUAsindominio.net), horregatik harpidetu 
zaitezen gura dugu (http://sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting), 
horrela zure proposamenak bota eta prozesu honetan partaide izan zaitezke.

Dena dela proposamen bat egin gura baduzu, igorri mezu bat "[nodoa] 
proposamenaren_izena" goiburuarekin helbide hautako batera:

    * hackmeetingABILDUAsindominio.net
    * charlasABILDUAsindominio.net (azken honek HMko ekitaldi eta 
nodoak kordinatuko baititu).

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek betetzea eskatuko genizuke:

* Publikoarentzat / Parte-hartzaileentzat 

0. Modua
a) Hitzaldia 
b) Tailerra
c) Mahaingurua
d) Posterra
e) Erakusketa
f) Koordinazio bilera
g) Beste batzuk

1. Egilearen, dinamizatzailearen, koordinatzaileraren izena 
2. Titulua(k) 
3. Laburpena 
4. Hitz gakoak 
5. Parte-hartzeileentzako oinarrizko ezagutzak
6. Egitura/edukia 
7. Metodologia: esposaketa, eztabaida, trasteatzea... 
8. Iraupena 
9. Gomendatutako irakurketak. Nodoaren aurretik gaian barneratzeko 

 
* Kordinaziorako informazioa: 

10. Beharrezko materiala (beharrezko den tokia, irekia behar 
duen, aulkirik gabekoa..)
11. Ordutegi lehentasunak
12. Parte-hartzea ziurtatu behar bada (1etik 10era)
13. Nodorako fitxategiak, dokumentuak (izanez gero, webgunean 
zintzilikatzeko, transparentziak, testuak, programak, etab.)


--------------------------------------------------------------

	      ..::   BESTE ZENBAIT PARTE-HARTZE MOTA   ::..

--------------------------------------------------------------

 Beste parte hartze moduak ere ongi etorriak eta beharrezko dira. 
(Materilala eskaintzea, asanbladetan esku hartzea, ekitaldiak 
kordinatu, streeminga egin...) Informazio gehiago, kordinatzeko 
edota beste edozertarako asanblada birtualean gaude, hackmeetingeko 
posta zerrendan: hackmeetingABILDUAsindominio.net. Helbide honetan 
apuntatu zaitezkete: http://sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting

--------------------------------------------------------------

              ..::   INFORMAZIO GEHIAGO   ::..

--------------------------------------------------------------

Lehen hackmeeting-a Florentzian izan zen 1998. urtean, eta ordundik 
urtero errepikatu da Italian (http://hackmeeting.org webguneak 
Italian ospatutako azken HMaren informazioa dauka eta aurrekoen 
estekak ditu). 2000. urtean, gazteleraz egindako lehen hackmeetinga 
ospatu zen Bartzelonan [6], 2001ean Leioan [7], 2002an Madrilen  [8], 2003an
 Iruñean [9] eta 2004an Sevillan [10].

[6] http://sindominio.net/hmbcn00
[7] http://sindominio.net/~hm/hm2001
[8] http://sindominio.net/~hm/hmmadhack02
[9] http://sindominio.net/~hm/iruña03
[10] http://sindominio.net/~hm/sevilla04

 Informazio gehiagorako hackmeetingABILDUAsindominio.net posta 
zerrendan apuntatu zaitezkete, edo zuzenean webgunea bisitatu:

http://sindominio.net/hackmeeting



Herramientas personales
wiki-navigation
project-navigation