2006/difusion/notaBlogs/Eu

De Hackmeeting

Revisión a fecha de 12:20 10 oct 2006; D1d4c (Discutir | contribuciones)
(dif) ← Revisión anterior | Ver revisión actual (dif) | Revisión siguiente → (dif)
Català Castellano Euskara English Esperanto

Hackmeeting Mataro 2006 :: Bizi ezazu zure askatasuna

"Bizi ezazu zure askatasuna" lelopean HackMeeting-eko zazpigarren edizioa abian da. Aurten Mataroko (Bartzelona) La Fibra Zentru Sozial Okupatua eta Autokudeatuan burutuko da urriaren 13tik 15era.

Aurtengo Hackmeeting-a jakintza elkartrukatzeko guneak askatzeko borroka eta  bilaketa testuinguruan kokatzen da, biosferarenganako eta teknosferarenganako oreka eko-logikoa berreskuratzeko eta etor daitezkeen erronka teknopolitikoei aurre egiteko.

Aurten Datuen Gordetzea onartu da eta horrek sareko pribatutasuna eta adierazpen-askatasuna mehatxatzen du. Hori gutxi balitz, copyrightaren europar zuzentaraua gauzatzen doa aberri desberdinetan, Espainiar Jabego Intelektualaren Legea (JIL) datorren hondamenaren gertuko adibide bat dugularik. Gainera, DRM-aren ezarpena egi bihurtu da (informazio fluxua zuzenki kontrolatua korporazio erraldoiengatik eta copyright-aren lobbiengatik). Baina guztiak ez dira albiste txarrak izan. Iazko kultura librearen aldeko ekintzarako deiari, aurten, copyright-aren lobbien aurkako eta monopolio kulturalaren aurkako 15 ekintza zuzen jarraitu diote. GPL lizentzien 3. bertsioa laster egongo da prest eta aurten hiru hackmeeting leku desberdinetan sinkronizatu ospatuko ditugu (Bartzelona, Chicago eta Chile) denon artean gure askatasuna birziklatzeko.


Ekitaldi honek ez du antolatzaileen eta parte-hartzaileen arteko bereizketarik egiten. Edizio honetan parte hartu nahi izan ezkero irakurri Call4Nodes (partaidetzarako deia) eta izena eman [https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/hackmeeting posta zerrendan], HackMeeting-eko asanblada birtual irekia, ekitaldia antolatzeko erabiltzen dena. Asistentzia doakoa da, lo eta jateko aukera egondo da. Ez galdu aukera! Parte hartu!

Herramientas personales
wiki-navigation
project-navigation